Hizkuntzak
Inudeak eta Artzainak
Inude eta Artzainen festa Kandelario egunetik (otsailaren 2tik) hurbilen den igandean ospatzen da; gehienetan, Kaldereroen jaiaren biharamunean. Izenak dioen bezala, artzain eta inudeen konpartsa bat da, eta dantzan egiten dute, danborrariek eta garai bateko pertsonaiek Sarriegiren doinuak jotzen dituzten bitartean.
Inude eta Artzainen lehen konpartsa 1885eko otsailaren 2an atera zen kalera, Kandelario egunez. Handik laster, ordea, jaia desagertu egin zen, eta gerora, zenbait saioren ondotik, Kresala elkarteak berpiztu egin zuen 1977an.
Donostiako Turismo Ekintzetxeak konpartsa hau urteko jaien artean sartzea pentsatu zuen, eta egun bat aukeratu zuen ospakizunerako: Kandelario egunetik hurbilen zen igandea.
2026ko Inudeak eta Artzainak
Kresala elkarteko Inudeak eta Artzainak konpartsa otsailaren 8an, igandea, Euskalerria kalean daukaten egoitzatik eguerdiko 12:00etan aterako da.

Inudeak eta Artzainak konpartsaren ibilbidea.
| EUSKAL HERRIA |
| ALDAMAR |
| BOULEVARD |
| NAGUSIA |
| SANTA MARÍA BASILIKA |
| ABUZTUAREN 31 |
| NARRIKA |
| IÑIGO |
| KONSTITUZIO PLAZA (ANTZEZPENA) |
| ARRAINDEGIA |
| SAN JUAN |
| BRETXA |
| ALDAMAR |
| EUSKAL HERRIA |
2026ko Kartela
Estudio Lanzagortak proposamen bat egin du jaiaren jatorriari - 1885ean ospatu zen lehen aldiz eta Kresala elkarteak berpiztu egin zuen 1977an - omenaldia egiteko, XIX. mendearen amaierako kartelismo handiaren tradizioa aitortzen duen kartel baten bidez. Inspirazio-iturria Henri de Toulouse-Lautrec izan da, korronte artistiko horren adierazgarri handienetako bat. Bere lanetan Parisko gau giroko eszenak eta pertsonaiak aparteko naturaltasunez erretratatzen jakin zuen, mugimendua iradokitzeko zuen gaitasunagatik eta enkoadraketen ausardiagatik nabarmenduz. Ezaugarri horiek bere konposizio diagonaletan eta ertzetako irudien ezusteko ebaketan adierazten dira bereziki, eszenei dinamismoa eta modernitatea ematen baitiete.
Baliabide formal hauek, bere karteletan dantzarien presentzia errepikariarekin batera, Inudeak eta Artzaiak 50 urte kartelaren osaketa bideratu dute, bere legatuari omenaldi bisuala egiteko asmotan. Bertan, pertsonaien egitura diagonala eta mozketa partziala txertatu dituzte, horrela egilearen estilo nahastezina gogora ekarriz. Crachisaren teknika birsortu da, hau da, tinta zipriztintzea hauts edo euri efektua sortzeko. Toulouse-Lautrecek askotan erabili zuen baliabide hori bere litografietan. Azken keinu gisa, kartela izenpetzeko, jatorrizko «T» eta «L» letrak Estudio Lanzagorta inizialez ordezkatzen dira: «E» eta «L».

Konpartsaren egitura
200 lagun inguruk osatzen dute konpartsa:
- Dantzariak: inude eta artzainen 30 bat bikote.
- Danborrariak: 60 parte-hartzaile.
- Pertsonaiak: alkatea emaztearekin, idazkaria, Gotzaina, apaiza, monagiloak, mikeleteak, barkilleroa, zapata-garbitzailea, lorazaina, okina, piruleroa, globo-saltzailea, sendagilea eta erizainak, lisatzaileak, garaiko pertsonaiak, eta abar.
- Ibilbidean, Joselontxos txarangarekin batera arituko dira eta Konstituzio plazan egingo den antzezpenean Udalaren Txistulari Bandak parte hartuko du.
Auzoetan
Inudeen eta Artzainen beste konpartsa batzuek ere irteerak egingo dituzte hainbat egunetan eta auzotan
Musika
Iñudeen Konpartsa
Partitura
Festarik biarbada
Mediku eta Iñudeen dantza
Partitura
Iñudeen sarrera eta dantza
Partitura
Kontradantza I
Partitura
Kontradantza II
Partitura
Armeniyako artzayak
Partitura

Inudeak eta Artzainen Konpartsako pertsonai batzuk.

Inudeak eta artzaiak Parte Zaharrean.
