Web mapa
Hizkuntzak

Urtarrilaren 6a ilusioz itxaroten dute milaka umek urtero, eta bezperan, urtarrilaren 5ean, Ekialdeko Errege Magoek Donostia bisitatzen dute, hutsik egin gabe.

Ekialdeko Errege Magoak Miramar Jauregian.
Ekialdeko Errege Magoak Miramar Jauregian.

2026ko Errege Magoak

Egitaraua

Errege Magoen etorrera

Bisitatzen gaituzten bakoitzean, Ekialdeko Erregeek jakin-min handiz zeharkatzen dute gure hiria, eta Donostiako txoko eta gune enblematikoak pixkanaka-pixkanaka ezagutzeko aprobetxatzen dute egonaldia. Aurten, ibilbide magikoan, geldialdi berezi bat egitea eskatu digute, handiak eta txikiak lehen aldiz agurtzeko: Antzoki Zaharra.

Errege Magoei leku ezin hobea iruditu zaie hasteko! Beraz, goizeko 10:30ean –oso puntualak izango direla ziurtatu digute– antzokiko atera irtengo dira eta han izango dute lehen kontaktua hurbiltzen diren pertsona guztiekin.

Errege Magoen bisita hiriko auzoetara

Neska-mutilekin topaketa labur bat izan ondoren, Boulevardera joango dira eta han kapotarik gabeko auto bat izango dute zain non muntatuko diren hiriko auzo batzuetan zehar bisita bati hasiera emateko; hori bai, ez dira bakarrik joango, postari errealek eta Joselontxos txarangak osatutako segizio txiki bat izango baitute lagun. eta han muntatuko dira hiriko auzo batzuetan zehar bisita bati hasiera ematekoGuztira 5 auzotan egingo dituzte geldialdiak:

 10:45  IRTEERA BOULEVARDETIK
 11:20  LOIOLAKO ERRIBERAK - MARÍA ZAMBRANO PLAZA
 11:55  TXOMIN - ARTELEKU PLAZA
 12:30  INTXAURRONDO - SAGASTIEDER PLAZA
 13:05  ALTZA - HARRIA PARKEA
 13:40  ANTIGUA - SIMONA LAJUST
 14:15  ALDERDI EDER - UDALETXEKO TERRAZA

 

AUZOETARA BISITAK 2026

Errege Magoen harrera

Udaleko ordezkariak agurtu ondoren, Errege Magoek 15:30etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan bertaratzen diren guztiei harrera egingo diete. Errege Magoek, eskatzen dutenari zeliakoentzat eta diabetikoentzat egokiak diren gozokiak emango dituzte

Harrera 17:30ean amaituko da, eta Alderdi Ederren izango den sartzeko lerroa itxiko da (udaletxeko terrazara sartzeko hesitik) 17: 10ean. Une horretatik aurrera, Errege Magoen paje laguntzaileek pleno aretora sartu ezin izan diren haurren gutun eta mezu guztiak jasoko dituzte, desfilea hasi aurretik Erregeei helaraz diezazkieten.

Ijentea kaletik sartu ahal izango dira mugikortasun urriko haurrak. Erregeek, aurreko edizioetan bezala, zeinu-mintzaira dakien paje baten laguntza izango dute entzumen-urritasunak dituzten pertsonei laguntzeko.

Errege Magoen desfilea

Desfilea hiriko erdiguneko kaleetatik joango da, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Bulebarretik. Bost izango dira desfilean parte hartuko duten karrozak. Ohiko lau karrozak - Jaiotza, Meltxor erregea, Gaspar erregea eta Baltasar erregea - eta bosgarren karroza bat, non gure hiriko buruhandiak errege-segizioarekin batera joango diren. Gainera, Errege Magoei opariak prestatzen eta banatzen lagunduko dieten ohiko paje-taldeak izango ditu, eta kabalgatari kolorea eta erritmoa jarriko dioten animazio-taldeak ere bai.

Kabalgata amaituta Errege Magoek adinekoen hiru zentro bisitatuko dituzte: Alai Etxe, Residencia Hogar San José de la Montaña eta Villa Sacramento.

DESFILEAREN IBILBIDEA 2026

Reyes Magos en el Ayuntamiento de Donostia

Errege Magoak Donostiako udaletxean.

Desfile de los Reyes Magos de Oriente por las calles de Donostia

Ekialdeko Errege Magoen desfilea Donostiako kaleetan