Web mapa
Hizkuntzak

Olentzero eta Mari Domingi Donostiara etortzen dira urtero abenduaren 24an, haur donostiarrek ikus ditzaten eta gutunak eman diezazkieten magiazko gau baterako desiraz beterik.

Olentzero eta Mari Domingi agurtzen
Olentzero eta Mari Domingi agurtzen.

2022ko Olentzero eta Mari Domingi

Aurten, Olentzero eta Mari Domingi ikusteko lehen aukera Aiete auzoan izan zen. Abenduaren 24an, 10:30ean, Katxola baserrira deitu gintuzten, handik hiriko hainbat auzo bisitatzera joan ziren, garai bateko auto batean. Ibilbidean ez ziren bakarrik egongo, Galtzagorriak eta trikitilari talde bat haiekin joan ziren baita auzo hauetara:

 10:30 - 10:45  KATXOLA BASERRIA (AIETE)
 10:55 - 11:10  EASO PLAZA (AMARA ZAHARRA) 
 11:25 - 11:40  ANOETA ESTADIOA (AMARA BERRI)
 11:55 - 12:10  ARTELEKU PLAZA (LOIOLA - TXOMIN)
 12:30 - 12:45  SAGASTIEDER PLAZA (INTXAURRONDO)
 13:00 - 13:15  HARRIA PARKEA (ALTZA)
 13:40 - 13:55  KATALUNIA PLAZA  (GROS)

Olentzero eta Mari Domingi Donostiako Bulebarrean, gurdi batera igota

Olentzero eta Mari Domingi Donostiako Bulebarrean, gurdi batera igota.

2022ko Olentzero eta Mari Domingiren harrera

Haurrek beren nahiak jasotzen zituen gutuna Olentzerori eta Mari Domingiri eman ahal izan zieten 15:30etik 17:30era udaletxeko Pleno Aretoan. Udaletxeko sarrera 17:10ean itxi zen.

Ezintasun funtzionalen bat zuten haurrak Ijentea kaleko atetik sartu ahal izan ziren osoko bilkuren aretora, heldu batek lagunduta eta, aurreko edizioetan bezala, zeinu interprete baten laguntza izan zuten.

2022ko Olentzero eta Mari Domingiren desfilea

Olentzero eta Mari Domingiren desfilea arratsaldeko18:00etan hasi zen Ijentea kaletik eta hiriguneko kaleak zeharkatu zituen.

Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik desfile ikusgarria ekarri zuten gure hirira, pertsonaia mitologikoz betea. Oraingo honetan, laminak, Mari, Tartalo, Otsoko eta Sorgina eta gabonetako elementuak jarri zituzten, eta, horiei esker, haurrek gozatu egin zuten minutu guztietan, harik eta gurdia iritsi arte. Guztira 16 talde bereizi ziren, eta 551 lagun joan ziren desfilean.

 

2022ko Olentzero eta Mari Domingi hiriko auzoetan

Abenduaren 22tik 31ra bitartean, Olentzerok eta Mari Domingik hainbat ekitaldi eta desfile egin zituzten gure hiriko auzoetan.