Hizkuntzak
Kaldereroak
Jai honetan, kaldereroak Donostiara Inauterien iragarle etorri zirenekoa ospatzen da, otsailaren lehen larunbatean edota Kandelario egunaren (otsailaren 2aren) ondorengo larunbatean.
Hungariako Kaldereroen Konpartsak Turkiar Kaldereroen Konpartsa du aitzindari, zeinak, Gazteriaren Tertuliak antolaturik, 1828ko astelehen inaute egunean desfilatu baitzuen, italiar eta turkiar erara jantzita, denak batera kantuan eta txokolaterak eta metalezko beste tresna batzuk joz.
Jaiegun hau Donostiako zaharrenetakoa da, eta ezin konta ahala konpartsa ibiltzen dira kalez kale, zartagin eta mailuez zarata ateraz, ehunka ahotsek Raimundo Sarriegi apartaren doinuak kantatu bitartean.
2026ko Kaldereroak
Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak Alde Zaharreko kaleetan egingo du aurtengo desfilea otsailaren 7an, larunbata.
Gaueko 21:30ean Kaldereroak Fermín Calbetón kalean bilduko dira, Lasala plazaren parean, Konstituzio plazara eramango dituen desfileari ekiteko. Han, 22:00etan kanpamendua ezarriko dute. Plazan, Konpartsako Erreginak eta Damek donostiarrak agurtuko dituzte, eta ondoren, tribu guztietako kideek Kaldereroen errepertorio guztia abestuko dute (Begi urdin bat, Mazurca, Caldereros Húngaros, Canto Hungariar); ekitaldian, Kresalako dantzariek parte hartuko dute eta Gopak izeneko eslaviar dantza elektrikari eta ikusgarria eszenaratuko dute; era berean, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Bandak hartuko dute parte. Juan José Ocón, Mikel Olazabal eta Jokin Vitoriaren zuzendaritzapean, Bandako 140 musikarik joko dituzte jaiaren doinu ezagunak.

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren ibilbidea 2026. urtean.
| 21:30 | Kaldereroen elkarretaratzea Fermin Kalbeton kalean, Lasala plazaren ondoan. |
| 21:45 | FERMÍN CALBETÓN (ARDATZA) |
| 21:50 | FERMÍN CALBETÓN (GELDIALDIA BARTOLO TABERNAN) |
| 21:55 | FERMÍN CALBETÓN - SAN JERÓNIMO - KONSTITUZIO PLAZA |
| 22:00 | KONSTITUZIO PLAZA - KANPAMENTUA |
| 22:05 | KONSTITUZIO PLAZA - KRESALAKO DANTZARIAK |
| 22:10 | KONSTITUZIO PLAZA - ERREGINAREN AGURRA |
| 22:15 | KONSTITUZIO PLAZA - KALDEREROEN ERREPERTORIO OSOA ABESTUKO DUTE |
| 22:45 | ARRANDEGI KALEA - NARRIKA - SARRIEGI PLAZA |
| 23:00 | SARRIEGI PLAZA - SAN JUAN - BRETXA - ALDAMAR - EUSKAL HERRIA |
| 23:15 | EUSKAL HERRIA (UNIÓN ARTESANA - KRESALA) |
| 23:30 | ALDAMAR - IÑIGO - NARRIKA |
| 23:40 | ABUZTUAREN 31 KALEA (OROIGARRI-PLAKA) |
| 23:50 | KAÑOYETAN |
| 00:00 | AMAIKAK BAT |
| 00:15 | GAZTELUPE |
| 00:25 | SANTA MARÍA - NAGUSIA - FERMÍN CALBETÓN - MARI |
| 00:40 | EUSKAL BILLERA |
| 01:00 | GAZTELUBIDE |
| 01:40 | BUKAERA |
| Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira. |
2026ko Kartela
Bigarren urtez jarraian Kaldereroen irudia Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi”k 2025eko ediziorako sortutakoa izango da. Kartel horretan, egileak jarduera hori inguratzen duen soinu metalikoari ikusgarritasuna ematen dio, eta zarata ikusmenera hurbiltzen digu, jai giroa eta alaitasuna islatuz. Kartelean, oinez zaratatsu doazen kalderero konpartsa bat agertzen da. Kolorez betetako irudia hondo ilun baten gainean, gauak kaldereroetan duen protagonismoa aldarrikatzeko eta kontraste irudi bat sortzeko.

Konpartsaren egitura
Ekitaldian izaten den giroaz gainera – kantuak, gurdi koloretsuak eta jantzi bitxiak –, pertsonaiak ere askotarikoak dira.
Kaldereroak - 2026ko pertsonaiak:
- Erregina: Ane Acha
- Damak: Edurne Lertxundi eta Edurne Erkizia
- Zuzendariak: Ibon Otaegi, Leire Tapia, Amaia Garin eta Arantza Sein
- Hartza: Félix Martínez
- Hezitzailea: Alex Naia
Konpartsa 410 pertsona inguruk osatzen dute (%60 emakumeak), Gauerdi txarangak lagundutako 19 tributan banatuta.
| AITZARTE | ARRANO | ESPERANZA | KASILDA | UR |
| AKELARRE | ARTESANA | EUSKAL BILLERA | KRESALA | URGULL |
| ANTIGUOTARRA | ARTIKUTZA | GAZTELUBIDE | R.C. TENIS | ZARAUZTARRA |
| ARDATZA | BARE - BARE | HERRIA | SUHARRI |
Auzoetan
Kaldereroen beste konpartsa batzuek ere irteerak egingo dituzte hainbat egunetan eta hiriko hainbat auzotan.
Historia
Hungariako Kaldereroen lehen konpartsa 1884ko otsailaren 2an atera zen Donostiako kaleetara, Kandelario egunez. La Unión Artesana eta La Fraternal elkarteek antolatu zuten, Inauteri jaien barruan. Lehen irteera hartan, Konpartsak Raimundo Sarriegiren musika eta Adolfo Combaren hitzak erabili zituen. Bitoriano Iraolaren Begi urdin bat abestia 1886an agertu zen.
1958ra arte, oso ospakizun irregularra izan zen, arrakasta handienaren eta ia desagerpenaren artean ibili baitzen tarteka, eta elkarte antolatzaileak aldatuz joan ziren.
Gainbehera haren ondoren, suspertu egin zen, lehenik Gaztelupe elkarteari eta gero Gaztelubideri esker, eta 1959 eta 1968 urteen artean hasi zen jaia erregulartasunez ospatzen. Erreginaren pertsonaia egonkortu egin zen, konpartsa berri bat agertu zen Antiguan, eta eguna aldatu eta otsailaren lehen larunbatean hasi ziren ospatzen.

Kaldereroen argazki zaharra Donostian.

Kaldereroen argazki zaharra Donostian.
Kaldereroen azken piztualdia 1972an izan zen, Turismo Ekintzetxearen eskutik, herri-elkarte eta hiritar zenbaitek lagunduta. 80ko hamarkadatik aurrera, konpartsa berriak agertu dira, eta jaia zabaldu egin da denboran eta espazioan.
Jai gehienetan bezala, Kaldereroen Konpartsa gizonek eta gizonentzat antolatzen zuten. Denborarekin, emakumeek espazio berriak hartu dituzte gizartean, eta jai-eremua horietako bat da. Gaur egun, galdaragileen konpartsa gehienetan, emakumeen parte-hartzea orokortu egin da, eta emakumeek berdintasunean eta gizonen rol berdinetan hartzen dute parte.
Musika
Comparsa de Caldereros húngaros
Partiturak
Coro de Caldereros húngaros
Partiturak
Herriz herri
Caldereros húngaros en el trabajo
Partiturak
Canto húngaro
Partiturak
Begi urdin bat

Kaldereroak kantari.

Kresalako dantzariak Konstituzio plazan.
