Web mapa
Hizkuntzak

Donostian iraileko lehen egunetan izan ohi dira Euskal Jaiak. Formatu txikiko kultur jarduerez osatutako programa bat, estropaden igandeen inguruan, non kultura, folklorea eta euskal kirola batzen baitira.

Idi bat gurdi bat eramaten kupela batekin Donostian eta trikitilariak.
Idi bat gurdi bat eramaten kupela batekin Donostian eta trikitilariak.

Aurten, ezin konta ahala jarduera egingo dira: kantautoreak, kontzertuak, dantzaldiak, herri-kirolak eta ikuskizunak.

 

2026ko Egitaraua

Estropaden bi igandeekin batera, euskal kulturaren inguruko hainbat jarduera egiten dira gure hirian

2026ko Kartela

Euskal Jaietako kartel bakoitza jaiaren interpretazio bat da. Ilustrazioaren, diseinuaren eta tipografiaren bidez, Donostiaren nortasunaren parte den ospakizun bati buruzko begirada pertsonala eskaintzen du. 2026ko proposamenak Jabier Rodríguez diseinatzaile donostiarraren sinadura du (Diseño para Siempre).

Diseño para siempre Donostian egoitza duen diseinu grafikoko estudio independentea da, identitate bisualean, ilustrazioan eta letteringean espezializatua. Bere lanak inpaktua bilatzen du nortasuna duten formen, tipografien eta koloreen bidez, irauteko pentsatutako proposamen grafikoak sortuz.

"Kartelaren konposizioa pare bat dantzariren irudi nagusiaren inguruko letren dantza edo korrotik sortzen da. Horretarako, euskal jaietako elementu batzuk gure hiriko xehetasunekin eta hemen ditugun uda berantiar horietako tonu eta koloreekin batu ditut."

Cartel Euskal Jaiak 2026

Donostiako Euskal Jaiak iragartzeko kartela - 2026.

Dantza Sueltoko txapelketa

Dantza Sueltoko txapelketa, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, irailaren 6an izango da, igandea, Konstituzio plazan, arratsaldeko 18:00etan. Bikote bakoitzarentzat Fandango bat eta Arin Arin bat interpretatuko dira txistuarekin eta trikitiarekin. Puntuatuko diren beste bi froga ere pasa beharko dira: "Besoak airean" (Fandangoko 2 pauso) eta "txapela gainean" (Arin arineko 2 pauso) eta derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea. Guztira 10 bikotek hartuko dute parte.

 IZEN-ABIZENAK  ADINA  HERRIA  IZEN-ABIZENAK ADINA  HERRIA
 NORA AIZPURU 20  AZPEITIA  IKER ZABALA 20  AZPEITIA
 ELENE ASTIAZARAN 15  AZPEITIA  OIER ARRIARAN 16  AZPEITIA
 JONE ARRIARAN 19  AZPEITIA  GERMÁN ARAMBURU 24  AZPEITIA
 ANE JAUNARENA 19  LEZO  ENDIKA OSA 20  LEZO
 IHINTZA ERAUSKIN 17  LEZO  MIKEL ESNAOLA 18  LEZO
 SAIOA GALARRAGA  26  BERGARA  JULEN MURGIONDO 25  BERGARA
 IONE ARANBERRI 21  ITZIAR  BEÑAT MENDIZABAL 15  AZPEITIA
 NORA DAVILA 15  ZIZURKIL  JULEN LERTXUNDI 16  ASTEASU
 IRATI LARRAÑAGA 16  ANDOAIN  DANEL CASTILLO 16  PASAI DONIBANE
 AMANE URANGA 16  TOLOSA  IORITZ IRIARTE 15  LESAKA

Sagardo Eguna

XXXIX. Sagardo Eguna irailaren 5ean izango da, larunbata, Konstituzio plazan, 11:00etatik 13:45era. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 31 sagardogilek ekoitzitako sagardoak dastatzeko aukera izango da  eta trikitilarien musikarekin girotuta, txorizo-pintxoekin, bakailao-tortillarekin eta gaztarekin batera.

Aurten, Hernaniko Rufino Sagardotegiko Marian Matas eta Jabier Ansorena izango dira omenduak.

Historia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1896an sortu zituen Euskal Jaiak (“Fiestas Euskaras”). Jai haietan, baserri-giroko lehiaketak antolatzen ziren, eta haien osagarri izaten ziren literatur lehiaketak, dantzaldiak eta herri-kirolak, euskal ohituren eta folklorearen gorespenez.

893an, Antoine D’Abbadiek, Sara, Donibane Lohizune eta Urruñako Euskal Jaien sortzaileak, euskal jai bat antolatu zuen Azpeitian. Gipuzkoako Foru Aldundiak segida eman zion ekimen hari, eta Arrasaten egin zituen lehen aldiz. Hurrengo urteetan, beste herri batzuetan egin ziren.

Donostiako lehen Euskal Astea 1927ko irailaren 8tik 18ra antolatu zen, Jose Antonio Begiristain alkatearen ekimenez. Hurrengo urtean, Aldundia ere sartu zen antolakuntza-batzordean, Turismo Ekintzetxearekin batera. Gerrateak eten egin zuen Euskal Jaien bigarren etapa hura, baina 1940an, El Diario Vasco eta Turismo Ekintzetxea Euskal Astea berreskuratzen saiatu ziren.

1961ean, bere jatorrizko izena hartu zuen berriro Asteak: Euskal Jaiak edo “Fiestas Euskaras”, eta hala egin ziren 1985a arte. Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, 1994an Parte Zaharreko zenbait elkartek berreskuratu egin zituzten jaiak, eta Turismo Ekintzetxea berriro sartu zen antolakuntza-lanetan, Parte Zaharreko Jai Batzordearekin batera.

Sagardo tiratzaileak Konstituzio plazan

Sagardo tiratzaileak Konstituzio plazan.