Web mapa
Hizkuntzak

Gaur egun Donostia mundu osoko 6 hirirekin senidetua dago: Daira de Bojador, Saharan; Marugame, Japonian; Plymouth, Ingalaterran; Reno, Estatu Batuetan; Trento, Italian eta Wiesbaden, Alemanian.

Daira de Bojador (Sahara)

1988. urteaz geroztik senidetutako hiria, "munduan bakea eta demokrazia lortzen" laguntzeko helburuarekin.

Udaleko Gazteriaren eta Giza Eskubideen Departamentua da lankidetza politikoko akordioen arduraduna, bai eta hezkuntza bezalako arloan giza ekintza eta babesa emateko arduraduna ere.

Donostiako udalak egindako lanen adibide da haur sahararren "Oporrak bakean" proiektua.

Daira de Bojador (Sahara)

Marugame (Japonia)

1990. urtean senidetu ziren bi hiriak. Ekintza ikastolak hiru urtez behin ikasle-trukeak egiten ditu. Ikasle horiek astebetez familien etxeetan hartzen dute ostatu.

Japoniera hobetzeko bidaiez gain, bi urtean behin arrakasta handiz egiten den beste ekimen bat bonsaiak kimatzeko artea ikasteko egiten diren egonaldiak dira.

Zizelkatutako plaka-sortak trukatzen dituzte elkar bi hiriek urtero, eta plaka horiek gazteen kirol-lehiaketetan sari gisa banatzen dituzte.

Informazio gehiago

Marugame (Japonia)

Plymouth (Ingalaterra)

Bi hiriak 1989. urtean senidetu ziren. Armada Cup belaontzien estropada edo abeletxetan zaldien zaintzako eta hazkuntzako ezagutzak osatzeko Zubietako gazteen bisitak dira burututako ekintzen adibide.

Hala ere, gaur egun senidetzea ez dago aktibo.

Informazio gehiago

Plymouth (Ingalaterra)

Reno (Ameriketako Estatu Batuak)

Lehen unibertsitate-arloko harreman asko zeuden edo Estatu Batuetako hiri honek Euskal Jaietan maiz parte hartzen zuen. Horren adibide da bertan dagoen Nestor Basterretxeak egindako Euskal Artzaina monumentua. Hala ere, azken urteetan bi hiriek ez dute ekintzarik antolatu elkarrekin.

Informazio gehiago

Reno (Ameriketako Estatu Batuak)

Trento (Italia)

1988. urtean senidetu ziren bi hiriak, Donostiako Udalak Giorgio Tononi Trentoko alkateari Urrezko Danborra eman eta urtebetera.

Ekainean ospatzen diren Feste Vigliane festen barruan egiten den Palio Dell´Oca izeneko proban hartzen du parte urtero Donostiak. Bestalde, hainbat kirol-truke egiten dira.

Informazio gehiago

Trento (Italia)

Wiesbaden (Alemania)

1981eko ekainaren 15ean senidetu ziren, eta gaur egun hiri honekin dugun harremana aipatutako sei hiriekin ditugunen artean estuena da.

Hainbat ekimen izaten dira: kirol-lehiaketak, ikasketa-bidaiak, tokiko produktuen feriak, eta kultura-ekintzak. Urtero ekintza ugari egiten dituzte elkarrekin.

Informazio gehiago

Wiesbaden (Alemania)