Hizkuntzak
Bermeo Urdaibaik garaipena lortu du gizonezkoen modalitatean
Bermeo Urdaibai bigarren jardunaldiko estropadan eta bi egunetako kopuru orokorrean gailendu da eta, beraz, aurtengo Kontxako Bandera Bizkaiko lurretara joan da. Bermeokoek 19:09,74n gelditu dute erlojua gaurko egunean, eta garaipena orokorra lortu dute 38:30,66 denborarekin.

Bigarren postua Zierbena Bahías de Bizkaia bizkaitarrentzat izan da eta haien atzetik, Hondarribia eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak geratu dira hirugarren eta laugarren postuan.
- Estropadaren emaitza [PDF]