Web mapa
Hizkuntzak

Mauméjean Anaiak frantziar enpresak egindako beirate bat (ca. 1900) da Nabarmendutako obra berria. Pieza Novelty Caférako (Boulevard 15, Donostia) egin zuten eta 1917an kafetegia itxi zutenean bertan irekitako Trust Joyero bitxitegian mantendu zuten. 

Maumejean Etxeko beiratea museoan ikusgai
Iker Azurmendi

Beiraz eta berunez egindako pieza honek 2,18 x 2,28 m neurtzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumatik dator. 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoko arte bilduma historikoaren aretoan.

Pieza ikusgai jartzearekin batera, La vidriera del café Novelty hitzaldia eskainiko dute Amaya Sánchez Bakaikoa zaharberriztatzaileak eta Ricardo Hernanz Maderuelo historialariak, urtarrilaren 22an. 

Nabarmendutako obra

Programa hau 2023an jarri zuen martxan San Telmo Museoak, denbora batez arreta obra jakin batera erakartzeko, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarria denean.

Sorreratik obra hauek izan dira programa honetan ikusi ahal izan ditugunak.