Hizkuntzak
Albisteak
-
'Igeldoko historia eta istorioak' liburua aurkeztu da
Jabier Iraola Gabilondok idatzitako eta bere lan taldeak atondutako Igeldoko historia eta istorioak liburua aurkeztu da gaur eguerdian, ekainak 20. Beste aurkezpen bat egingo da Igeldoko plazan ekainaren 25ean, 11:30ean.
-
Julen Apellaren «Postal bat desertuan» poemarioaren aurkezpena
Donostia Kultura VI. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, maiatzak 24, Julen Apella Santamariaren Postal bat desertuan.
-
"Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna erakusketa irekita egongo da apirilak 20tik maiatzera 6ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
Julen Apellak irabazi du VI. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Julen Apella Santamaria (Berriz, 1998) da, Postal bat desertuan obragatik.
-
'Morlans denboran zehar' liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok
Claudio Artesano Garicanok idatzitako eta Donostia Kulturak argitaratutako Morlans denboran zehar / Morlans a través del tiempo liburua aurkeztu da gaur eguerdian.
