Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna erakusketa irekita egongo da apirilak 20tik maiatzera 6ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).

Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna

Tetuan. Kanpoaldea/Barnealdea-egunaren eragilea munduan zehar gertatzen ari den pertsonen mugimenduari lotutako aurpegien eta paisaien bilaketa bat da. Harrera-lekuak, igarotze-lekuak eta pertsonak, haien lagunak eta senideak dira erakusketa honen begiradaren xede.

Tetuán ez fikziozko film bat da, baina road movie bat da ere. Bertan, begirada pertsonal batetik autoreak atzeman eta aztertzen dituen lekuak igarotze-lekuak eta etxe inprobisatuak dira aldi berean. Tetuánek egiten duen bidaia zinemagilearen aitaren arrastoei jarraitzeko ekindako prozesu bat da, bidaia zinematografiko bati ekiteko aitzakia. Tarteka, begirada behatzaile eta partehartzaile batetik, filmaren protagonisten bidelagun gisa jarduten du Iratxe Fresnedak, eta haien erregistroa egiten du Danubio ibaiaren ertzetatik, Madrilgo kaleetatik, Saharako basamortutik, Tetuango zokotik eta Euskal Herriko parajeetatik. Jasotzen dituen bat-bateko irudiak organikoak dira eta panpina errusiar baten antzera biltzen dituzte barnean begiradak, paisaiak, herriak, eguneroko bizitzak, mugimendua, argiak eragiten dion lilura eta bazterretako istorioei darien edertasuna. Zinemaren eta argazki sorta honen arteko ezinbesteko loturak, filmaketaren egunkari gisa ez ezik, besteen bizitzako uneak atzemateko ere balio izan dio, gero gure esperientzien parte bihurtzeko.

Saioa Etxebarria
Komisarioa

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30
  • Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00