Hizkuntzak
Albisteak
-
“Animedon. Donostiako Anime Topaketa” jaio da
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, urriaren 25etik azaroaren 1era garatuko den 35. edizio honetan, Animedon – Donostiako Anime Topaketa izeneko sail berri bat inauguratuko du.
-
Beñat Arrutiren "Arkeologia haragitan" poemarioaren aurkezpena
Gaur goizean, ekainak 4, Donostia Kultura VII. Poesia Sariko liburua aurkeztu da. Beñat Arruti Irigoienen Arkeologia haragitan kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak.
-
'Elbira Zipitria andereñoa' liburua aurkeztu da
Donostia Kulturako Liburutegien Zerbitzuaren laguntzaz, Denonartean argitaletxeak plazaratu du Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako Elbira Zipitria andereñoa album ilustratua. Bere lana nagusiki Donostiako hirian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten laguntzea du xede argitalpenak.
-
"Baloreak" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko Baloreak erakusketa irekita egongo da apirilak 10etik maiatzak 4ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Beñat Arruti Irigoien (Zaratuz, 1999) da, Arkeologia haragitan obragatik.
