Hizkuntzak
Albisteak
-
Haurrentzako jarduerak liburutegietan udan
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Donostiako Udal Liburutegiek haurrentzako eskaintza zabala eskainiko dute irakurketa eta liburuen inguruan: magia ikuskizuna, azalaztapen ikastaroa, Urgullen kontu-kontari, Fresk-Uda eta Liburu Baby Kluba, besteak beste.
-
Fresk-Uda, literatura eta aisia Intxaurrondo, Altza eta Loiolan
Intxaurrondo, Tomasene eta Loiola kultur etxeetako liburutegiek haur eta familientzako jarduera bereziak prestatu dituzte udan: Tomasenen eta Loiolan, uztailean; Intxaurrondon, uztaila eta abuztuan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
-
Sara Uribe-Etxeberriaren 'Kuntzak eta kerak' poemarioaren aurkezpena
Gaur goizean, ekainak 4, Donostia Kultura VIII. Poesia Sariko liburua aurkeztu da. Sara Uribe-Etxeberria Atxurraren Kuntzak eta kerak kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak.
-
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi zikloa maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan, hilaren 8tik aurrera. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da, eta gainerakoak, gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
-
2025eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra bitartean. 2024-2025 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
