Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

  • Poesia Orduak 2023: kartelaren zati bat

    Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi saio zeuden programatuak, baina bakarra egingo da: hilaren 4an, Etxe bat  (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria eta Peru Galbete), Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai izango dira webgune honetan, baita Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere.

  • Donostia Kulturako 2023-24 ikasturteko ikastaroen aurkezpena

    Donostia Kulturak 2023-2024 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 531 ikastaro (499 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa (kontsultatu lotura informazio gehiagorako) bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 4tik 14ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 18tik urriaren 1era. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.

  • Fresk-Uda Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegian

    Fresk – Uda egitasmoak aurtengoan ere tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie liburutegiko patioan Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrei. Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean luzatuko da, goizeko 11:30etatik 13:00etara, astearte eta ostegunetan (abuztuaren 12tik 19ra izan ezik, Aste Nagusia delako). 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.

  • Irakurlee 2023

    Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak. 

  • Igeldoko historia eta istorioak

    Jabier Iraola Gabilondok idatzitako eta bere lan taldeak atondutako Igeldoko historia eta istorioak liburua aurkeztu da gaur eguerdian, ekainak 20. Beste aurkezpen bat egingo da Igeldoko plazan ekainaren 25ean, 11:30ean.