Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Gioconda Belli eta Antonio Muñoz Molina izango dira Literaktum jaialdian
Azaroaren 13tik 26ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Maitasunaren geografiak izango du izenburu. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Gioconda Belli eta Antonio Muñoz Molina.
-
Mugikortasun murriztua dutenentzat etxez etxeko mailegu zerbitzua abian da
Donostia Kulturako liburutegiek liburuak eta beste materialak etxera eraman eta bertatik jasotzeko mailegu zerbitzua jarri dute martxan. Doako ekimen hau Donostian bizi eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat, aldi baterako edo behin betiko mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, hain zuzen.
-
7. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 7. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
2023-2024 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
2023ko udazkeneko literatur solasaldiak hasteko prest
Irailaren 11n abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Beti ere aditu baten gidaritzapean, normalean hilean behin, hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan, baita auzoetako beste leku batzuetan ere. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.