Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Emakume idazleen mundu bat" topaketak: Luisa Castro eta Victoria Álvarez
Azaroaren 2an eta 3an egingo dira San Telmo Museoan Emakume idazleen mundu bat, 35. Nazioarteko literatura topaketak. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Luisa Castro eta Victoria Álvarez egileek hartuko dute parte. Bi ekitaldiak 19:00etan hasiko dira, eta sarbidea librea izango da jarleku guztiak bete arte.
-
Donostiako 28 ikastetxe 2023-2024 ikasturteko "Liburuka" irakurketa proiektuan
Liburuka proiektuan izena emateko epea irailaren 28an bukatu zen eta harrera oso ona izan du. Zehazki, Irakurle gazteak ekimenean 191 liburu kaxa eskaera jaso da, 104 motxila txikik ekingo diote zirkuituari eta Areto literarioan 11 saio eskainiko dira. Guztira, 2023-2024 ikasturtean, Donostiako 28 ikastetxek parte hartuko dute aipatutako programetan.
-
Larrotxene Bideo berrituaren aurkezpen ekitaldia
Larrotxene Bideo berrituaren aurkezpena urriaren 20an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da.
-
Liburutegien Egunean, liburutegiek eduki sortzaile gisa duten eginkizuna aztergai
Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarlanean Liburutegia, lankidetzan sortutako eduki sortzailea izeneko jardunaldia antolatu dute Medialab Tabakaleran.
-
III. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa urriaren 30etik azaroaren 14ra
Hirugarrenez egingo da aurten Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua (6-12 urte).