Hizkuntzak
Liburutegia eduki sortzaile, elkarlanean Jardunaldi profesionala

Nota
Izen-ematea irailaren 15etik urriaren 15era.
Urtero bezala, eta urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Egunari begira, Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostia Kulturak eta Medialab Tabakalerak egitarau berezia antolatu dugu elkarrekin. Aurtengo programaren leloa “Liburutegia eduki sortzaile, elkarlanean” izango da, eta gai horren inguruan egingo ditugu hainbat lansaio zein programa publiko.
Liburutegietan eman eta sustatzen diren harreman, dinamika eta erabilera anitzek edukiak sortzeko daukaten ahalmena izango dugu hizpide horrenbestez, eta ez bakarrik hizketagai, izan ere hori bera bultzatzeko ariketa kolektiboa izango baita programaren muina. Urriaren 24an abiatuta eta datorren udaberrira bitartean, hiru lan ildoetan oinarritutako sormen-prozesuak pentsatu eta burutuko ditugu, elkarlanean:
-Irakurketa gomendioak elkarri nola egin. Modu ezberdinetan jaso eta zabaltzen dira liburutegietan erabiltzaileen eta liburutegiko langileen gomendioak. Modu horiek aztertuko dira, hobetzeko eta sistematizatzeko helburuz.
-Edukiak eta dokumentazioa bildu eta zabaltzeko dinamika kolaboratiboak. Gure espazioetan liburu, argazki, idatzi eta abarrak gordetzen ditugu maiz, eta herritarrekin elkarlanean horiek identifikatu, deskribatu edo zabaltzeko estrategia berriak esploratu nahi ditugu.
-Liburutegietan sortzen diren gogoeta eta pentsamendu trukaketei euskarri fisiko bat nola eman. Fanzinea, liburuxka, ikusentzunekoa... euskarri ezberdinak inmateriala izan ohi dena ez dadin gal.
Urriaren 24an Tabakalerako Medialaben egingo dugun saio irekian hiru zutabe hauen arabera taldekatuko gara eta gerora martxan jarriko ditugun prozesuak definituko ditugu hiru adituen laguntza baliatuta. Aipatu adituak Oskar Hernández, Alicia Sellés eta Alicia Rey izango dira, horrelako laborategietan eskarmentu handikoak hirurak.
Horrenbestez, dinamika interesgarri honetan parte hartu nahiko duten profesional zein herritar orori deialdia zabaldu nahi diegu, eta izena emateko gonbidapena ere bai.
Egitaraua:
9:00-9:15
Harrera
9:15-9:45
Ongi etorria eta dinamikaren aurkezpena
9:45-10:15
Lan ildoen azalpena eta taldeen banaketa
10:15-10:45
Kafe atsedena
10:45-13:00
Lan dinamika
13:00-13:30
Proiektuen aurkezpena
13.30-14:00
Agurra eta topa
Antolatzailea
Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kultura.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Ucrania y Gaza ante la CIJ ¿Judicialización de la política? Antonio Remiro Brotons
Data aldaketa
martxoak 20
Pentsamendua eta gogoeta
-
Klima-larrialdia, ikuspegi sozio-ekonomikotik Elisa Sainz de Murieta
martxoak 25
Pentsamendua eta gogoeta