Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Donostia Kulturak 2023-2024 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 531 ikastaro (499 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa (kontsultatu lotura informazio gehiagorako) bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 4tik 14ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 18tik urriaren 1era. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.

Donostia Kulturako 2023-24 ikasturteko ikastaroen aurkezpena
Jon Insausti, Joseba Palacios eta Jon Aizpurua

Ikastaro eskaintza

Informazio guztia donostiakultura.eus/eu/ikastaroak helbidean dago. Eskaintza pdf formatuan kontsulta daiteke ere beheko loturuan. Kultur etxeetan paperean izango da abuztuaren amaieran.

 2023-2024: ikastaro eskaintza (pdf)

Hauek dira eskaintzaren puntu aipagarrienak:

  • Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da:

- Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 4ko goizeko 10:00etatik irailaren 14ra.

- Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 18ko 16:00etatik urriaren 1era.

  • Aurten euskarazko zenbait ikastarotan abian jarri den Belarriprest eredua ere aipagarria da. Ikastaro horietan, maila baxua izan arren, ikasleak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dira, betiere elkarlaneko giroan. Ikasleek eta irakasleek konpromisoa hartuko dute euskaraz hitz egiteko eta elkarri laguntzeko. 
  • DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagelako ikastaroak nabarmentzen dira. Casares-Tomasene, Larrotxene, Intxaurrondo eta Egia kultur etxeetako eskaintzan. Musikagelako bi ikastarotan SGAE Fundazioaren laguntza du Donostia Kulturak.

Kultur etxeetan matrikula egiteko ordutegiak

Udako ordutegiak irailaren 4, 5 eta 6an:

Intxaurrondo, Larratxo, Aiete, Loiola, Egia, Lugaritz eta Larrotxene kultur etxeetan: 10:00-14:00.

Okendo, Ernest Lluch eta Casares-Tomasene kultur etxeetan: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

Ohiko ordutegiak irailaren 7tik urriaren 1era:

Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz kultur etxeetan: 16:00-20:00.

Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch kultur etxeetan: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxita (irailaren 18an izan ezik).

Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete kultur etxeak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00.