Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Lucy Sante Ernest Lluch Kultur Etxean maiatzaren 3an
Retrato underground (Libros del K.O.) liburuaren argitalpena dela eta, Ernest Lluch Kultur Etxeak AEBetako kronika sozial eta kulturalaren ahots ausartenetako bat jasoko du.
-
Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura V. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Izaskun Igoa Jaimerena (Ziga, Baztan, 1995) da Hotza bazkatzen lanagatik.
-
Maialen Berasategi Catalanen argitalpenaren aurkezpena
Donostia Kultura IV. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Maialen Berasategi Catalanen Eskuan beti zerbait.
-
Maialen Berasategik irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 25, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren laugarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Aurtengo saritua Maialen Berasategi Catalán (Gasteiz, 1989) da.
-
Lizar Begoñaren "Aro beilegia" lanaren aurkezpena
Gaur, uztailak 9, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Lizar Begoña Madariaga idazlearen Aro beilegia.