Hizkuntzak
Albisteak
-
Haurrentzako jarduerak liburutegietan udan
2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Donostiako Udal Liburutegiek haurrentzako eskaintza zabala eskainiko dute irakurketa eta liburuen inguruan: magia ikuskizuna, azalaztapen ikastaroa, Urgullen kontu-kontari, Fresk-Uda eta Liburu Baby Kluba, besteak beste.
-
Fresk-Uda, literatura eta aisia Intxaurrondo, Altza eta Loiolan
Intxaurrondo, Tomasene eta Loiola kultur etxeetako liburutegiek haur eta familientzako jarduera bereziak prestatu dituzte 2026ko udan: Tomasenen eta Loiolan, uztailean; Intxaurrondon, uztaila eta abuztuan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
-
Irakurlee 2026 eskuragarri paperean eta digitalean
Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Iaz argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz.
-
Itziar Agirreren 'Honekin egin nahi duzuna' poemarioaren aurkezpena
Gaur goizean, ekainak 12, Donostia Kultura IX. Poesia Sariko liburua aurkeztu da. Itziar Agirre Sagasetaren Honekin egin nahi duzuna kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak.
-
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi ziklo berria maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da eta gainerakoak gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
