Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Azaroaren 9etik 22ra egingo da aurtengoo Literaktum jaialdia. Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak izango da aurtengo edizioaren gai-ildo nagusia. Donostia Kulturak jaialdian parte hartuko duten zenbait idazleen izenak aurreratu nahi ditu: Juan Gabriel Vásquez, Irati Jimenez eta Yasmina Reza. Gabriel Aresti Mug(H)arri pieza eszenikoa taularatuko dela ere jakinarazi nahi da.

Juan Gabriel Vásquez, Irati Jiménez y Yasmine Reza

Esto ha sucedido aurkeztuko du Juan Gabriel Vásquez idazle kolonbiarrak Okendo Kultur Etxean, bere lanik berriena. Irati Jimenez idazleak Gaupasa Kluba ipuin-liburua izango du hizpide Ernest Lluch Kultur Etxean. Era berean, Yasmina Rezak Okendo Kultur Etxean aurkeztuko du bere azken argitalpena: Casos reales.

Antzoki Zaharrean Joxan Goikoetxea & Euskamerata taldeak Gabriel Aresti Mug(h)arri pieza artistikoa taularatuko du.

Literaktum Txikian, Ilustrazio lehiaketaren seigarren edizioa beteko da aurten. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako lehiaketan, Carlo Collodik sortutako Pinotxoren abenturak izango da aurtengo gaia. Marrazkiak Donostiako Haur Liburutegi Nagusian eta kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu beharko dira urriaren 26tik azaroaren 10era (biak barne).

Jarduera horiez gain, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan taularatuko diren beste hiru ikuskizun nabarmendu behar dira: 85 kopla ikuskizuna, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen eskutik; La loca historia del Siglo de Oro, La escalera de tijera eta Z Teatrok ondua eta Lo peor que le puede pasar a un niño, Jaime Liñera eta Ékoma Teatrok konpainiaren eskutik. 

Hasieran esan bezala, 2026eko jaialdiaren gai-ildo nagusia Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak izango da. Gutxiengoen istorioak, errealitate ikustezinak, identitate-gatazkak, araua hautsi eta gure begirada zabaltzen duten eleberriak eta bestelako lanak bilduko dira udazkeneko literaturaren festan.