Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Medialab Tabakalerak, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak eta Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak elkarlanean Interakzio soziala, osasun iturri izeneko programa antolatu dute. Jardunaldi profesionala Victoria Eugenia Cluben garatuko da eta hitzaldiak eta gogoetak izango dira aurtengo gaiaren inguruan.

2025ko Liburutegien Eguna

Liburutegien Nazioarteko Eguna urriaren 24an ospatzen da mundu guztian, 1997az geroztik. Efemeride horrek azpimarratzen du espazio horiek kulturaren eta ezagutzaren gordailu gisa duten garrantzia.

Hamahirugarren urtez jarraian, hiru erakundeek bat egin dute liburutegien bilakaera bultzatuko duten ideien eta esperientzien trukea sustatzeko.

Pertsonak, liburutegien erdigunean

Aurten aukeratutako izenburua hau da: Interakzio soziala, osasun iturri. Liburutegiak espazio soziokulturalak direnez, giza-harremanetarako gune gisa duten garrantzia azpimarratuko dute. Ikuspegi horretatik, aztertuko da nola pertsonak dauden eskaintzen diren zerbitzu eta jarduera guztien erdigunean. 

2025eko Liburutegien Egunaren ekitaldi nagusia urriaren 24an garatuko da jardunaldi profesional batekin Victoria Eugenia Cluben, hitzaldiak eta gogoetak izango dira aurtengo gaiaren inguruan. Oscar Rebolloren hitzaldiak emango dio hasiera (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) soziologiako irakaslea eta IGOP-UAB ikertzailea) eta jarraian Bartzelonako, Madrilgo eta baita Gipuzkoako liburutegietako esperientziak emango dira ezagutzera. Hauek izango dira hizlariak: Esperança Paños (Bartzelonako Diputazioko Liburutegi Zerbitzuen arduraduna), Estela Gonzalo (Eugenio Trías. Casa de Fieras de El Retiro Liburutegi Publikoaren zuzendaria).

Jardunaldian izena eman behar da inprimakia betez.

Urriak 22, 26. Beste Jarduera batzuk

Ekitaldi nagusiaz gain, Liburutegien egunearen inguruan beste bi jarduera ere burutuko dira:

Urriaren 22an hasiko da programa Andrés Neuman idazlearen topaketarekin, berak idatzitako Hasta que empieza a brillar liburuaren inguruan, San Telmo Museoan.

Urriaren 26an, 19:00etan, Elling filmaren proiekzioa eskainiko da Tabakalerako zineman.