Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatur solasaldiak

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Andrés Neuman idazlearen argazkia © Rodrigo Valero

Andrés Neuman idazlearekin topaketa Hasta que empieza a brillar liburuaren inguruan. Ekitaldi hau Liburutegien Eguneko programaren baitan dago.

Andrés Neumanen nobela berriak María Moliner gogora ekartzen du, bizitza hamabost urtez Diccionario de uso del español lantzeari eskaini zion liburuzain eta hiztegigilea. Zentsurak eta frankismoaren diktadurak markatutako garai batean, Molinerrek etenik gabe lan egin zuen, gaur egun oraindik erreferentzia den lan erraldoi batean.

Idazle argentinar-espainiarrak, nazioarteko eta estatuko sari askorekin aitortutako ibilbide literario zabalarekin, eleberri hau baliatzen du bere garaia aurreratuta bizi izan zuen emakume baten bizitza arakatzeko.

Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago atxikitutako txostenean.

Dinamizatzailea: Ylenia Benito.

Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.

Deskargak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...