Hizkuntzak
Donostiako 51. Liburu Azoka
Gipuzkoa plazako Liburu Azokan argitaletxe, banatzaile eta liburu denden nobedadeak salgai egongo dira. Horretaz gain, Liburutegi Nagusiko aretoetan eta San Telmo Museoan liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak egongo dira.
Uztailak 6, astelehena, 10:30. Liburutegi Nagusia, Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoa. Zer nahi nauk, Amore. Manuel Rivasen liburuaren aurkezpena, Juan Garzia itzultzailea, Inazio Mujika editorea eta Isabel Etxeberria EIZIEko lehendakariaren eskutik.
Uztailak 7, asteartea, 19:00. Liburutegi Nagusia, San Jeronimo kaleko aretoa. Muerte en San Mamés. Javier Sagastiberri. Aurkezpena: Laura Balagué.
Uztailak 8, asteazkena, 10:30. Liburutegi Nagusia, Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoa. Ehulearen hilobia, Seumas O’Kellyren liburuaren aurkezpena egingo dute Unai Elorriaga itzultzaileak eta Inazio Mujika editoreak.
Uztailak 9, osteguna, 19:00. San Telmo Museoa, La sangre de Palestina. Félix Maraña idazleak eta Maider Koro Maraña historialariak parte hartuko dute.
Antolatzailea
Laguntzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Jesusen Bihotzaren Monumentua Urgull Mendian Javier Sada Anguerarekin solasean
ekainak 30
Literatura
