Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Amable Arias banbalinetan" erakusketa aurkeztu du San Telmo Museoak
Gaur erakusketa berria aurkeztu du San Telmo Museoak: Amable Arias banbalinetan. Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketak artistak 1955 eta 1959 artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea aurkezten du. Urte haietan bere amari laguntzen zion Donostiako antzokiko jantzizaindegian eta unibertso hura ezagutzeko multzo bikaina osatzen du. Erakusketa museoko Laborategian egongo da maiatzaren 28ra arte, doako sarrerarekin.
-
dFERIAk arte eszenikoen merkatua suspertzeko jarduerak antolatu ditu
Arte eszenikoetako profesionaleei zuzendutako dozena bat jarduera antolatu ditu Feriak, progromatzaileak, konpainiak, kultur eragileak, banatzaileak...zuzenduak.
-
Haur eta gazteei zuzendutako hiru film Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Aurten, Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi pelikulen eskaintza luzatzen da. Pelikulen gaia lantzeko gida didaktikoak ere banatuko dira.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko kredituak lortzeko aukera ematen du. Izen-emate epea martxoaren 17ra arte zabalik da.
-
XXIX. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, urtarrilak 27, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonua goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean.
-
XXIX. dFERIAko irudia dFERIAk gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fake gaitzat hartuta
Edizio hau datorren urteko martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo da eta Fake edo albiste faltsuak izango ditu ardatz, hau da, faltsua eta egiazkoa bereizteko zailtasun gero eta handiagoa.
-
'Morlans denboran zehar' liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok
Claudio Artesano Garicanok idatzitako eta Donostia Kulturak argitaratutako Morlans denboran zehar / Morlans a través del tiempo liburua aurkeztu da gaur eguerdian.
-
5.500 lagun baino gehiago agurtu berri den Literaktum Jaialdian
Literaturazale ugarik hartu dute parte azaroaren 14tik 27ra izan diren 54 jardueretan.
-
Literaktum azken txanpan sartu da
Jaialdiak hitzordu interesgarriak programatzen jarraitzen du bere azken egunetan.
-
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak
Egileek azaroaren 23ko 19:00etan aurkeztuko dute proiektua Okendo K.E.-n.
-
Literaktum: Isaac Rosa, Héctor Abad eta Katixa Agirre astea hasteko
Jaialdia bigarren astean sartzen da interes handiko hitzorduekin.
-
Literaktum Jaialdia indarrez hasi da
Astelehenean hasitako jaialdia laugarren egunera heldu da. Jésus Carrasco, Virginia Feito eta María Oruña Gros, Amara eta Altza auzoetan izan dira zinemara egokitutako euren lanetaz hitz egiteko.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko
Gaur, azaroak 10, apirilaren 21etik 28ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 20. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 8a izango da.
-
Publiko ugari Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean
Joan den ostiralean, azaroaren 4an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko filmen proiekzioak. Publiko ugari bertaratu da aurtengo ediziora; ikusle kopururik handiena azken bederatzi urteetan.
-
Literaktum 2022: jarduera bereziak
Literaktumek jarduera osagarrien programa zabala antolatu du, non instalazio artistikoak, ikastaroak, irrati tailerrak, ikuskizunak eta erakusketak aurkitu daitezkeen.
