Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Spooky Magazine"k irabazi du 2022ko Fanzineen Gerra
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Spooky Magazine.
-
Literaktum 2022: literatura eta zinema azaroaren 14tik 27ra
Donostia Zinemaldia 70. ediziora heldu da eta urteurren hori aintzat hartuta, Literaktumek literatura eta zinema izango du ardatz aurtengo edizioan.
-
"Irati" filmak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria lortu du
Irati (Paul Urkijo Alijo, 2022) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan The Offering (Abyzou) (2022) pelikularen proiekzioarekin.
-
"Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa" erakusketa irekita Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 13ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).
-
"Euskadi Fantastikoa 18: Arantza Sestayo" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Euskadi Fantastikoa 18: Arantza Sestayo erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 19ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
"Azken partida"ren estreinua Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean
Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako ekimena da Oihua! 35 urte arteko sortzaile hasiberrien artean euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin sortu zen 2019an. Igor Salutregi zinemagilearen gidoia izan da bigarren edizio honen irabazlea: Azken partida proiektua. Otsailetik ibili dira lanean Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen lehenengo egunean estreinatuko den laburmetrai honetan.
-
"Zinema itsasoak" erakusketa irekita Euskal Itsas Museoan
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Zinema itsasoak erakusketa irekita egongo da urriak 26tik urtarrilak 8ra Euskal Itsas Museoan (Kaiko pasealekua 24).
-
Euskadiko eta Espainiako zinemaren presentzia nabarmena Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean
Irati eta Abyzou filmek ireki eta itxiko dute Astea, urriaren 28a eta azaroaren 4a bitartean garatuko dena.
-
Literaktum 2022 aurrerapena: Eduardo Mendoza eta Abdellah Taia
Azaroaren 14tik 27ra bitartean egingo da aurtengo Literaktum jaialdia eta Literatura eta Zinema izango du gai nagusia.
-
II. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa azaroaren 2tik 15era
2022ko Literaktum Txikiak iaz oso arrakastatsua izan zen ilustrazio lehiaketa hartuko du aurten ere.
-
Donostia Apainek 2022an egindako margo-lanak aukeztu dira
Artistek Urumea ibaiaren ondoko hormak janzten jarraitu dute hirugarren edizioan.
-
Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta
Abonuak urriaren 21etik aurrera, ostirala, 11:30ean jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.
-
2022ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
-
Noviembre Fantasmak irudi berritu batekin estreinatzen du bere hirugarren denboraldia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancinek, Terror Molinsek e Isla Calaverak sendotu egin dute beren batasuna urrira aurreratzen den eduki esklusiboen katalogo batekin.
-
Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik dago
Hamazazpigarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 33. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 14 bitarte.
