Web mapa
Hizkuntzak

Abonuak urriaren 21etik aurrera, ostirala, 11:30ean jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.

Beldurrezko Astea

ABONUEN SALMENTA (ANTZOKI ZAHARRA)

  • Abonua: 80 €
  • Ordutegia: 11:30 – 13:30 / 16:00 – 20:00
  • Abonua zenbakitua da eta eserleku bera dagokio saio guztietarako.
  • Abonuan hauek sartzen dira: katalogoa, 2000maniacos fanzinea eta El banquete infame liburua.
  • Bestetik, abonuarekin Victoria Eugenia Antzokiko saioetara ere sar daiteke. Horretarako, aldez aurretik leihatilara joan behar da gonbidapen bat eskuratzeko.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 abonu eros ditzake.

 

ABONUEN TELEFONO BIDEZKO SALMENTA

  • Abonuak DK Zinema Unitatetik bakarrik erreserbatuko dira EAEtik eta Nafarroatik kanpoko pertsonentzat, eta geratzen den kupoaren arabera.
  • kusleen izena eta abizenak eskatuko dira, baita NAN fotokopia eta banku-transferentziaren ziurtagiria ere.
  • Abonuak urriaren 17an eta 18an erreserbatu ahal izango dira.
    Telefonoa: 943 48 11 57
    Ordutegia: 10:00 – 12:00
    Kontu zk.: ES86 2095 0611 08 1063871866
  • Erreserbak urriaren 25etik aurrera Antzoki Zaharrean jaso ahal izango dira.

 

SARREREN SALMENTA (ANTZOKI ZAHARRA ETA VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA)

  • Sarrera: 7,50 €
  • Sarrera solteak urriaren 24tik, astelehena, 11:30ean jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta DK webgunean: www.donostiakultura.eus/eu/sarrerak
  • Sarrerak zenbakituak dira.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake saio bakoitzeko.

 

TABAKALERA

 

DESKONTUAK

  • DK BAZKIDEAK: % 10eko deskontua abonuen eta sarreren erosketan. 2 sarrera eta 4 abonu erostean aplikatuko da, bai leihatiletan bai online salmentan.
  • Donostia Kulturako bazkideentzako deskontu bera aplikatuko da hauentzat: langabeak, 30 urtetik beherakoak, pentsiodunak eta 65 urtetik gorakoak. Deskontu hau leihatilan eta sarrera bakar batean aplikatzen da.
  • FNAC BAZKIDEAK: % 10eko deskontua sarreren erosketan, ez ordea abonuetan (ez da metagarria beste deskontu batzuetarako). Deskontu hau leihatilan eta sarrera bakar batean aplikatzen da.