Web mapa
Hizkuntzak

Artistek Urumea ibaiaren ondoko hormak janzten jarraitu dute hirugarren edizioan.

Donostia Apain_prentsa aurkezpena

Donostia Apain 2022 amaitzear dago bederatzi eskuhartze eginda eta hamargarren bat hasteko prest. Hirugarren edizio hau Urumea ibaiaren ertzetara itzuli da, Martutene eta Loiola auzoetara hain zuzen ere. Lanen antolaketa Loiola Kultur Etxetik koordinatu da eta artistak aukeratzeko orduan ArteUpArte galeriaren aholkularitza jarraitu da.

Lan horietatik bost Martuteneko auzoan dira, beste lau Loiolan, 2019az geroztik egindakoetara gehitzen direnak, eta azkena, baina nabarmena, Urumearen ibilbidearen eta Cristina Enea Lorategiaren artean. Aurten aukeratutako artistak ondoko hauek izan dira: Stephen Webb, Udatxo, Ione Larrañaga, SorTwo, Pablo Astrain, Maialen Arocena, Marina Capdevila, Lidia Cao eta berriki gehitu den Kol3jo txiletarra.

Txiletarrak itxiko du Donostia Apain Urkirolaken mendeurrena ospatzeko urriaren 17an hasiko duen eskuhartzearekin.Donostia Kulturak lan berri bakoitzaren hasieraren eta bilakaeraren berri eman du bere sareetan eta azken margo-lanaren emaitza ere urrian aurkeztuko da.

Aurretik, Loiola Apain proiektuaren baitan beste zazpi mural egin ziren Loiolan.