Web mapa
Hizkuntzak

Loiola

Kultur Etxea

2019ko Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaiotako kaleko arte topaketa da Loiola Apain eta helburu nagusia du artearen bidez auzoko hainbat gune balioan jartzea. Bertako eta nazioarteko hainbat artistak muralak egin dituzte Loiolako eraikin eta bazter batzuetan.

Auzoko guneei "balioa" emateaz gain, Loiola Apain jarduerak ezagutza kolektiboa sortu eta plataforma bat eskaini nahi die kezka artistikoak dituztenei edota arte publikoan sakondu nahi duten eta espazio publikoaren erabiltzaileak diren hiritarrei.

Parte hartu duten artistak eta lokalizazioak

Alde batetik, "adopzioz loiolatarrak" diren 3 artistekin lana egiteko aukera izan dugu. Loiolan estudioa duten artistek auzoarekiko duten ikuspuntua erakutsi dute:

Marcos Navarro (Bartzelona) Plazaburu kalean.

Allan Daastrup (Danimarka) Urbia kalean.

Stephen Webb (Erresuma Batua) Igeltegi pasabidean.

Bestetik, Donostiatik kanpo egon arren, hiriarekin harreman estua gordetzen duten bi estudio mistoren lanak gauzatu dira:

Reskate (Bartzelona): María López (Donostia) eta Javier de Riba (Bartzelona) Lorategi hirian. Gainera, Javierrek mosaiko bat du Igeltegi pasabidean.

Gora (Bilbo): Iciar Nieto (Donostia) eta Miguel Atutxa (Bilbo) Loiola Kultur Etxean.

Bukatzeko, eta Frantziar Aliantzaren eskutik, NKDM (Frantzia) nazioarteko artista ezagunaren lanaz gozatzeko aukera izango dugu Latsari plazatxoan.

Azaroaren 21eko eguneratzea: hona hemen Reskate Estudiok eginiko lanaren bideo laburra eta orain arte eginiko lanen argazki bana.

Loiola Apain