Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Abesbatzen Astea urriaren 27tik 30era
Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Alemania, Letonia eta Italiako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
-
VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
VI. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 26tik azaroaren 10era egongo da zabalik.
-
Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte
Donostia Kulturako 2026-2027 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
2026-27 ikasturteko literatura solasaldiak iralean abiatuko dira
Irailaren 14an abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatura solasaldiak. Beti ere aditu baten gidaritzapean, normalean hilean behin, hainbat doako saio egiten da aipatu tokietan eta baita hiriko beste leku batzuetan ere. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.
-
2026-2027 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen 2026-2027 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dago martxan. Kontuan hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak aldatu daitezkeela.
