Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Antzerkia Kalean" azken txanpan sartuko da irailean
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2023 programa prestatu zuen udarari begira. Abuztuan etena egin ondoren, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak izango ditugu irailaren 6tik aurrera.
-
Irailaren 18an hasiko dira 24. Mikologia jardunaldiak Loiolan
Loiolako Mikologia jardunaldiek 24.edizioa beteko dute aurten eta hainbat hitzordu izango dira irailaren 18tik urriaren 1era: mikologia ikastaroa, hitzaldia, perretxiko jaia eta erakusketa bat.
-
2023ko udazkeneko literatur solasaldiak hasteko prest
Irailaren 11n abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Beti ere aditu baten gidaritzapean, normalean hilean behin, hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan, baita auzoetako beste leku batzuetan ere. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.
-
2023-2024: irailaren 4tik aurrera 531 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2023-2024 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 531 ikastaro (499 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa (kontsultatu lotura informazio gehiagorako) bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 4tik 14ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 18tik urriaren 1era. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 3an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).