Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
2023ko Errege Magoak - Pajeak karrozetan
Azaroaren 22tik 27ra bitartean, Donostia/San Sebastián Festak-ek izena emateko epea irekiko du Errege Magoen Kabalgatan haurrek Erregeon karrozetako paje gisa banaka parte hartzeko. Izena emango duten haurrek zozketa batean parte hartuko dute, azaroaren 30ean eguerdiko 12:00etan Udalaren Festak Arloaren bulegoetan egitekoa (Konstituzio plaza 1).
-
Literaktum: Isaac Rosa, Héctor Abad eta Katixa Agirre astea hasteko
Jaialdia bigarren astean sartzen da interes handiko hitzorduekin.
-
2022ko Santo Tomas Feria - Txistorra-postuen zozketaren emaitza
Aurtengo Santo Tomaseko Ferian Txistorra postu bat jartzeko zozketa egin zen atzo, azaroak 17, eguerdiko 13:00etan Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan.
-
Literaktum Jaialdia indarrez hasi da
Astelehenean hasitako jaialdia laugarren egunera heldu da. Jésus Carrasco, Virginia Feito eta María Oruña Gros, Amara eta Altza auzoetan izan dira zinemara egokitutako euren lanetaz hitz egiteko.
-
San Telmo Museoa, Bikaintasun sariduna
Datorren azaroaren 17an "Radio San Sebastián Bikaintasunaren sariak" banatuko dira eta San Telmo Museoa Artea eta Kultura kategorian saritua izan da.
-
Santo Tomas feria: txistorra postuen zozketara doazenen behin betiko zerrendak
Azaroaren 15ean argitaratu dira txistorra saltzeko postua jartzeko zozketan parte hartzeko eskaera egin duten hezkuntza zentro eta elkarte onartuen behin betiko zerrendak.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko
Gaur, azaroak 10, apirilaren 21etik 28ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 20. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 8a izango da.
-
"Women are Beautiful", Garry Winogrand-en argazkiak San Telmo Museoan
San Telmo Museoak Women are Beautiful erakusketa aurkezten du, Garry Winogrand (New York, 1928-1984) argazkilari amerikarraren 85 irudiekin, Lola Garridoren bildumakoak. Erakusketa 2022ko azaroaren 12tik 2023ko urtarrilaren 29ra egongo da ikusgai.
-
Publiko ugari Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean
Joan den ostiralean, azaroaren 4an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko filmen proiekzioak. Publiko ugari bertaratu da aurtengo ediziora; ikusle kopururik handiena azken bederatzi urteetan.
-
Literaktum 2022: jarduera bereziak
Literaktumek jarduera osagarrien programa zabala antolatu du, non instalazio artistikoak, ikastaroak, irrati tailerrak, ikuskizunak eta erakusketak aurkitu daitezkeen.
-
Zilarrezko Euskadi Sariak jasoko dituzte Ana Malagonek eta Delphine de Viganek
Azaroaren 9an, goizeko 10:00etan, Donostiako Zubieta liburudendan, Zilarrezko Euskadi sarien banaketa egingo da. Bertan izango dira idazle sarituak, Ana Malagon Zaldua eta Delphine de Vigan; Adolfo López,Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko presidentea; Jon Insausti, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkaria; María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.
-
"Spooky Magazine"k irabazi du 2022ko Fanzineen Gerra
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Spooky Magazine.
-
Imanolen jaiotzaren 75. urteurrena
Imanol Larzabal jaio zela 75 urte beteko dira aste honetan. Horregatik, Lugaritz Kultur Etxean dagoen Imanol Larzabal aretoak dokumental baten aurrestreinaldia eta bere lagunek bultzatutako kontzertu berezia hartuko ditu.
-
Santo Tomas feria: txistorra postuen zozketara doazenen behin behineko zerrendak
Azaroaren 7an argitaratu dira txistorra saltzeko postua jartzeko zozketan parte hartzeko eskaera egin duten hezkuntza zentro eta elkarte onartu eta ez onartuen behin behineko zerrendak.Erreklamazioak Donostia/San Sebastián Festak-en aurkeztu ahal izango dira azaroaren 11ko 14:00 orduak arte.
-
Literaktum 2022: literatura eta zinema azaroaren 14tik 27ra
Donostia Zinemaldia 70. ediziora heldu da eta urteurren hori aintzat hartuta, Literaktumek literatura eta zinema izango du ardatz aurtengo edizioan.