Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Emakumeak jomugan" zikloa hasiko da gaur San Telmon
Emakume politikariek jasaten dituzten erasoen inguruko hitzaldi batekin hasiko da gaur, urtarrilak 16, San Telmo Museoan, “Emakumeak jomugan” zikloa, San Telmo Museoak eta Ares proiektuak antolatua.
-
2025eko Haur Danborrada eta aurtengo pertsonaiak aurkeztu dira
Gaur goizean, 2025eko Haur Danborrada eta haren pertsonaiak aurkeztu dira Udaletxeko Pleno Aretoan. Aurtengo Haur Danborradako Danbor Nagusia Amassorrain Ikastolako mutil bat izango da eta pertsonaiak Harri Berri Oleta Ikastetxeko ikasleak.
-
Argitaratua “Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine” liburua
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Clásicas,modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburua, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok koordinatua, Nosferatu Bildumako 21. zenbakia.
-
2024-2025 ikasturtea: matrikula zabalik urtarrilaren 31 arte
Ikasturteko bigarren lauhilabeteari begira, kultur etxeek matrikula zabalik dute urtarrilaren 31 arte oraindik plazak dituzten ikastaroetan. Interesdunek webgunearen bitartez eta kultur etxeetan dute matrikula egiteko aukera.
-
"Luis Martín-Santos. Askatasun garaia" erakusketa, urtarrilaren 26ra arte luzatua
San Telmo Museoak bi astez luzatuko du Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa. Hala, urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eta ez hilaren 12ra arte, aurrreikusia zegoen bezala.
-
50 urte kimika zabaltzen: hitzaldi zikloa Ernest Lluchen
Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Materialen Fisika Zentroak (MFZ) eta Donostia Kulturak 10 saioko solasaldi-zikloa antolatu dute. Saioak 2025ean zehar egingo dira, hilean behin, Ernest Lluch Kultur Etxean; lehena urtarrilaren 14an izango da, 19:00etan, Pedro. M. Echenique ren eskutik.
-
Publikoak hautatuko ditu 60. Jazzaldian parte hartuko duten 10 Tokiko Taldeak
15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora.
-
Urtarrilean berpiztuko da «Erakusleihoa» zikloa Ernest Lluchen
2025ean Ernest Lluch Kultur Etxeak Erakusleihoa zikloari ekingo dio berriz. Erakusleihoa 2004an jarri zen martxan, eta sorkuntza artistikoari buruzko formatu txikiko ikuskizunak programatzea du xede. Urtarrilean zehar hiru ikuskizun antolatu dira: Fràgil, Cía. María Andrés eskutik hilaren 10ean; Itzal(iko) bagina, Lankurena, hilaren 24an; Hitza hots, Karlos Giménez eta Nerea Gorritirena hilaren 31n.
-
Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA
Martin Zimmermann suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera 2025eko dFERIA. Martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. Danse Macabrerako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
-
Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela
2025eko dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizista izan da irudiaren sortzailea. Bere lanak honako izenburua du Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza.
-
8.400 lagunek parte hartu dute 2024ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
-
Literaktum 2024ren azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak.
-
IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketak baditu irabazleak
250 ilustrazio aurkeztu dira IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketara, eta 9 lan irabazleak aukeratu dira.
-
Literaktum 2024ren bigarren astea martxan da
Aurtengo edizioaren erdia igarota, Literaktum jaialdiaren bigarren astea ere jardueraz beteta dator.
-
Literaktum 2024 indartsu hasi da
Aurtengo edizioko lehen egunak igarota, asteburuari begira ere jardueraz beteta dator literatura jaialdia.
