Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak bi astez luzatuko du Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa. Hala, urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eta ez hilaren 12ra arte, aurrreikusia zegoen bezala.

Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa
Iker Azurmendi

Bisitariek erakusketari harrera beroa egin diotela-eta hartu du erabakia museoak, izan ere, zabaldu zenetik 6700 bisitari inguru izan ditu.

2024an Luis Martín-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrena bete zela eta antolatu zuten erakusketa San Telmo Museoak, Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Acción Cultural Españolak (AC/E), Julià Guillamon-ek komisariatua.