Web mapa
Hizkuntzak

Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Materialen Fisika Zentroak (MFZ) eta Donostia Kulturak 10 saioko solasaldi-zikloa antolatu dute. Saioak 2025ean zehar egingo dira, hilean behin, Ernest Lluch Kultur Etxean; lehena urtarrilaren 14an izango da, 19:00etan, Pedro. M. Echenique ren eskutik.

50 urte kimika zabaltzen arituko diren partaide batzuen irudiak
Kimikariak

Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideak Fakultatean ikertzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch Kultur Etxean publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Esan bezala, hilabetean behin izango dira eta Materialen Fisika Zentroko komunikazio arduradun den Idoia Mugika arituko da aurkezle lanetan. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira.

Hizlarien artean profil askotariko Fakultateko kideak izango dira; hala nola, Euskadi Ikerkuntza saridunak, proiekzio handiko ikertzaile gazteak eta zientziaren zabalkuntzan adituak.

Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan webgunean ere entzun ahalko dira.

Hitzaldi sorta