Hizkuntzak
¿Todo eso con electrones? Daniel Reta Mañeru
Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, 50 urte kimika zabaltzen zikloa antolatu da, bertan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira, publiko orokorrari irekiak diren eta hilean behin gauzatuko diren hitzaldietan.
Daniel Reta Mañeru Fakultateko Ikerbasque ikertzailea da, ERC ospetsuarekin bekaduna, eta molekula magnetikoak aztertzen ditu hainbat aplikaziorekin. Hitzaldi honetan, Reta doktoreak magnetismo molekularraren kontzeptuak eta komunitate zientifikoa hura erabiltzen ari den moduak azalduko ditu, ezagutzaren muga berriak irekitzeko.
Hitzaldiak Idoia Mugikak aurkeztuko ditu, Materialen Fisikako Zentruko (CFM/MFZ) komunikazio arduradunak.
Zikloari buruzko informazioa: 50 urte kimika zabaltzen (albistea).
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean