Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Clásicas,modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburua, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok koordinatua, Nosferatu Bildumako 21. zenbakia.

Clásicas, modernas y extrañas

Gaur, asteazkena, urtarrilaren 15ean, 19:00etan aurkeztuko dute liburua koordinatzaileek Tabakaleran, abendura arte iraungo duen izen bereko zikloaren lehen saioan.

Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburu-dendetan eskuragarri egongo da datozen egunetan (20 €). 2025eko udazkenean gai berari buruzko euskarazko beste liburu bat argitaratuko da, Iratxe Fresnedak koordinatua.

Liburua koordinatzaileen hitzetan

Liburu honek emakume zuzendarien eta beste sortzaile eta profesional batzuen lanari buruzko hamabi hurbilketa proposatzen ditu, zinemaren hasieratik gaur arte. Hiru kategoriatan bildutako gai nagusien bidez —zinemako klasizismoari atxikitako emakume errealizadoreak, Modernitateari atxikiak, atzoko eta gaurko sailkaezinak— emakumeek zinemari egindako ekarpenak aztertzen dira, betiere bi alderdi osagarri kontuan hartuta: zinemaren eremuko sormen, teknika eta produkzioaren fazeta askotarikoak, eta emakume artistek bere egituretan esku hartzeko izan dituzten aukerak, zinemaren ikuspegi aberasgarriagoak guztioi eskaintzeko helburuz.

Hala, zinema mutuaren egileak, klasikoaren izarrak, industriako funtzio teknikoez arduratzen direnak, fikziozko emakumeak, eta haien adinak, espazioak, loturak eta maskarak, paseoan dabiltzan zuzendariak, eta lurralde arrotzetan ausartzen direnak, zinema komertzialeko artisauak, emakume abangoardista eta esperimentatzaileak, generoko zinemaren zaleak eta gatazkaren erdian kokatuak biltzen dira liburu honen orrialdeetan. Hala, bere espiritu genealogikoak gainditu egiten du analisi organikoa, aurreiritzirik eta leku komunik gabe, zinemaren iraganetik, egungo dinamiketatik eta etorkizuneko proiekziotik harago liburuan kolaboratu dutenengana zabaltzeko. Zineman izan diren emakumeen errepaso kolektiboak omenaldi bat izan nahi du ere Espainiako emakume zinemagile klasiko kritikoei, modernoei eta bitxiei.

Liburua idazten honako hauek parte hartu dute: María Adell Carmona, Mariona Borrull Zapata, Desirée de Fez, Elsa Fernández-Santos, Eulàlia Iglesias, Elisa McCausland, Vicente Monroy, Natalia Piñuel Martín, Felipe Rodríguez Torres, Diego Salgado, Daniela Urzola eta Nuria Vidalek.