Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Erronkak ildoak geopolitikan jarriko du arreta maiatzean
Maiatza Europar elkarrizketen eskutik iritsi ohi da museora, eta hala izango da aurten ere. Globernancerekin batera antolatutako zikloan Europan puri-purian dauden gaien inguruko hausnarketa egin ohi dute adituek. Aurten Europaren norabideaz, demokraziaz eta Adimen Artifizialaz hitz egingo dute.
-
Danborrada berrien izen-ematea 2026rako
2026. urtean danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 1etik 31ra arte izango da.
-
Friki Harrotasunaren hilabetea Egiako Liburutegian
Mahai-jokoak, rol-jokoak, munduko kasete birbobinatze txapelketa, Friki zozketa... Egiako Liburutegian Friki Harrotasunaren hilabetea ospatuko da maiatzean zehar eta programa berezia antolatu dute lau ekintza nagusirekin.
-
© Juantxo Egaña Antton Valverdek eskuratuko du 2025eko Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak asteazkenean, apirilak 30, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean.
-
XXXIV. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 8tik 25era
Poltsiko Antzerkia Jaialdia antolatu dute kultur etxeek 2025eko maiatzaren 8tik 25era. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
-
2025eko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan abuztuaren 8tik 18ra bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
-
Apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antzerkiaren Institutu Nazionaleko (ITI) Dantza Batzordeak Jean-Georges Noverre (1727-1810) ballet modernoaren sortzailearen urtebetetzea ospatzeko sortu zuen 1982an. Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza ospatzea da, arte mota horren unibertsaltasunaz gozatzea, oztopo politiko, kultural eta etniko guztiak zeharkatzea eta, pertsonak amankomuneko hizkuntza baten bidez elkartzea. Mikhail Baryshnikov da aurtengo mezuaren egilea.
-
Maiatzaren 6an abiatuko da Altzako XII. Naturaldia
Maiatzaren 6tik ekainaren 12ra gauzatuko da Altzako Naturaldia, hamabigarren urtez jarraian. Natura, historia eta ingurumenarekiko lotura sustatzen duten jarduera ugari izango dira: ibilaldiak, tailerrak, hitzaldiak, zinema eta arte-performance bat, hainbat adinetako publikoari begira antolatu direnak (haur, gazte zein heldu).
-
Gipuzkoako Eskualde Etxeen eskutik hitzaldiak Okendon
Maiatzaren 6an abiatuko da Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera antolatutako hitzaldi zikloa. Jarduera guztiak gazteleraz izango dira, Okendo Kultur Etxean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, maiatzeko astearteetan eta ekaineko lehenean. Aurtengo gaiak Sagasta, Juan de Ávalos, Castelao eta Cervantes izango dira.
-
Esti Markezekin hasiko da Lagunekin Kantari
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen. 2025eko Lagunekin Kantari maiatzaren 12an zabalduko du Esti Markezek Intxaurrondon. Hilaren 19an Patxi Saiz arituko da Larrotxenen.
-
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi zikloa maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan, hilaren 8tik aurrera. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da, eta gainerakoak, gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
-
Lau bidaia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXI. Astean
Munduari begira jarri eta ibiltarien esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen 31. edizioak, maiatzaren 5etik 8ra. Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, bost bidaiariren testigantzak entzuteko aukera izango da Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
-
11.575 parte-hartzaile Giza Eskubideen 22. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra garatu da, eta ikusleen erantzun bikaina eta euskal zinemaren presentzia nabarmena izan ditu.
-
Vaivén Produccionesek agur esango die eszenatokiei Gazteszenan maiatzaren 18an
Datorren maiatzaren 18an, Egiako Gazteszena aretoak konpainiaren agurra hartuko du El último Vaivén ekitaldiarekin. Bertan, musika parte bat egongo da Iñaki Salvadorren esku, Redada familiar laneko emanaldia, Ana Pimenta eta Iñaki Salvadorren parte-hartze "bitxi" bat, musika gehiago, azken topa, mikrofono irekia eta sorpresa gehiago izango dira.
-
"L’Histoire de Souleymane" filmak Giza Eskubideen 22. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Boris Lojkinek zuzendutako L’Histoire de Souleymane (Frantzia, 2024) filmak lortu du Film Luze Onenaren Ikusleen Saria Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
