Web mapa
Hizkuntzak

Datorren maiatzaren 18an, Egiako Gazteszena aretoak konpainiaren agurra hartuko du El último Vaivén  ekitaldiarekin. Bertan, musika parte bat egongo da Iñaki Salvadorren esku, Redada familiar laneko emanaldia, Ana Pimenta eta Iñaki Salvadorren parte-hartze "bitxi" bat, musika gehiago, azken topa, mikrofono irekia eta sorpresa gehiago izango dira.

Ana Pimenta eta Iñaki Salvador

Horrela aurkezten du konpainiak ekitaldia 28 urteko ibilbidearen ondoren: "Vaivén, azken balantza. Vaivénen izpiritu bihurri eta geldiezinek mutisa egingo dute. 28urte… sortuz ta sortuz gure aukera. Atsedenik hartu gabe: lana eginaz, goaz aurrera. Kate horretan denok batera…

Irudimena, ekimena, asmatu, akatsak egin, zorte ona eta txarra izan, izaera, konpromisoa, eta umorea, umorea gogotik… goaz aurrera. Talde artistiko eta tekniko zoragarriekin, bulegoko lankide konplizeekin, ofizioko kideekin, gure aldeko apustua egin duten lagunekin eta publiko leial eta baldintzarik ez dutenekin… denok batera.

Hor doakizue gure txaloa…".

Sarererak salgai jarriko dira bihar, apirilak 16, goizeko 11:30ean, www.donostiakultura.eus/sarerrak eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan