Hizkuntzak
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi zikloa maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan, hilaren 8tik aurrera. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da, eta gainerakoak, gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Ziklo hau hirugarren urtez eskaintzen da, eta maiatzero egitea da asmoa, idazteagatik jazarriak diren edo izan direnak gogoratzeko.
Hona hemen hitzaldiak kronologikoki zerrendatuta:
Maiatzaren 8an, Unamuno Hendaian (1925-1930). Hizlaria: Itxaro Borda, idazlea, itzultzailea eta euskaltzaina.
Maiatzaren 15ean, Lu Xun y Shen Congwen: dos caras de la modernidad literaria china. Hizlaria: Maialen Marin-Lacarta, txinatar literaturako itzultzailea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.
Maiatzaren 22an, La vida de la escritora Irène Némirovsky iragarri zen, baina Mathilde Tremblais hizlaria gaixotu da eta bertan behera geratu da hitzladia. Haren ordez, Radovan Ivšić. Historia de un bosque perseguido e insumiso hitzaldia programatu dugu. Hizlaria: Loreto Casado, frantses filologiako irakasle titularra eta itzultzailea.
Maiatzaren 29an, Un payaso de nailon que enreda y trueca las consignas: el caso Padilla. Hizlaria: Francisca Noguerol, ikertzailea, Literatura Hispanoamerikarreko katedraduna da eta akademikoa Espainieraren Ipar Amerikako Akademian.