Hizkuntzak
Erronkak ildoak geopolitikan jarriko du arreta maiatzean
Maiatza Europar elkarrizketen eskutik iritsi ohi da museora, eta hala izango da aurten ere. Globernancerekin batera antolatutako zikloan Europan puri-purian dauden gaien inguruko hausnarketa egin ohi dute adituek. Aurten Europaren norabideaz, demokraziaz eta Adimen Artifizialaz hitz egingo dute.

- Maiatzak 15. Una nueva era para Europa; Andrea Rizzi, Sami Naïr, Eva Silván
- Maiatzak 22. ¿Puede la democracia sobrevivir a la IA?; Daniel Innerarity, Itziar Alkorta, Juan Ignacio Pérez Iglesias
Europarekin jarraituz, azkenaldian nazioarteko agenda markatzen ari diren bi gatazkek ardaztuko dute Giza Eskubideen Ikastaroan antolatutako hitzaldia, EHUrekin eta Donostiako Udalarekin batera antolatzen duena museoak.
- Maiatzak 8. Ucrania y Gaza ante la CIJ ¿Judicialización de la política?, Antonio Remiro Brotons
Gainera, energiaren eta elektrizitatearen gaia ahoz aho dabilen honetan, energia nuklearren inguruan arituko dira Cristina Roig, Marisa Castro eta Javier Olaverri, Galde aldizkariarekin antolatutako saioan.
- Maiatzak 20. ¿Otra vez a vueltas con las nucleares?; Cristina Roig, Marisa Castro, Javier Olaverri
Azkenik, desgaitasunen inguruan dauden erronkak aztertzeko jardunaldia izango da museoan; eta baita ere etxebizitzaren arazoa Donostian aztertuko duen hitzaldia eta bizitza garaikidean sexualitateak duen lekuaz hausnartzeko saioa ere.
- Maiatzak 9. Gainditu gabeko erronkak desgaitasunean jardunaldia
- Maiatzak 13. Las soluciones al problema de la vivienda en San Sebastián, a debate; Mod. Eva Monente
- Maiatzak 14. La sexualidad en la vida contemporánea, Javier Gómez Zapiain