Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Donostia Apainek 2022an egindako margo-lanak aukeztu dira
Artistek Urumea ibaiaren ondoko hormak janzten jarraitu dute hirugarren edizioan.
-
Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
5.000 lagunek gozatu zuten Argiartean
Donostia Kulturaren gaueko erakustaldiko light-art instalazioek, proiekzio monumentalek eta zuzeneko emanaldiek berriro sortu zuten harridura.
-
San Telmok bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin
Urriaren 14an, Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Anna Atkinsek 1843an argitaratutako Photographs of British Algae: Cyanotype impressions lanaren oroimenez. Ospakizunarekin bat egiteko, San Telmo Museoak hainbat jarduera programatu ditu bere argazki-liburu bildumaren inguruan.
-
Ikastaroak 2022-2023: doako hamar matrikulen zozketaren emaitza
Donostia Kulturak 2022ko irailaren 12tik 25era ikastaroren batean matrikulatu ziren pertsonen artean doako hamar matrikulen zozketa egin du, eta jada ezaguna da zeintzuk diren hamar lagun horiek.
-
Abesbatzen astea urriaren 25tik azaroaren 4ra
Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan.
-
2022/23ko Poltsiko Antzerki Sorkuntzako irabazlea: Kris eta Krash ile-apaindegia
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022/23ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak baditu dagoeneko irabazlea eta finalista.
-
Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta
Abonuak urriaren 21etik aurrera, ostirala, 11:30ean jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.
-
2022ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
-
Sastraka erakusketa ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean
Erakusketa irailaren 30etik azaroaren 18ra egongo da ikusgai eta hiru solasaldi antolatu dira. Gaur 19:00etan da lehena eta bertan izango dira lau artistak.
-
San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean
1902ko urriaren 5ean, duela 120 urte, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu ditu museoak: Doako bisita gidatuak eta familia tailerrak.
-
Argiartean itzuliko da urriaren 7,8 eta 9an
Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldia experimentala gauez izango da eta ostiraletik igandera, 20:00etatik aurrera.
-
Ikastaroak 2022-2023: matrikulazio epea luzatu da urriaren 2a arte
Donostia Kulturako 2022-2023 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
“Los Xey. Una historia de película” dokumentalaren Donostiako estreinaldia Victoria Eugenia Antzokian
Urriaren 25ean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko da Los Xey. Una historia de película talde donostiar mitikoaren bizitza eta obra errepasatzen dituen dokumentala.
-
Noviembre Fantasmak irudi berritu batekin estreinatzen du bere hirugarren denboraldia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancinek, Terror Molinsek e Isla Calaverak sendotu egin dute beren batasuna urrira aurreratzen den eduki esklusiboen katalogo batekin.