Web mapa
Hizkuntzak

Maiatzaren 6tik ekainaren 12ra gauzatuko da Altzako Naturaldia, hamabigarren urtez jarraian. Natura, historia eta ingurumenarekiko lotura sustatzen duten jarduera ugari izango dira: ibilaldiak, tailerrak, hitzaldiak, zinema eta arte-performance bat, hainbat adinetako publikoari begira antolatu direnak (haur, gazte zein heldu).

Pasaiako badiaren ikuspegi orokorra
Theklan, Wikipedia, CC BY-SA 4.0

Altzako Historia Mintegia, Plus 55 eta Donostia Kultura dira antolatzaileak, eta DYA Gipuzkoa eta La Anunciata Ikastetxearen laguntza ere izan dute.

Hauek dira egitarauko jarduera guztiak:

  • Maiatzak 6 – Ekainak 12, Mezu sekretuaren bila, Harria parkea (Casares K.E.n planoa eskuragarri), pista eta frogez osatutako jolasa, egunean zehar.
  • Maiatzak 6, Mendia eta segurtasuna, naturarekin arduraz jokatu (1. saioa), Tomasene Kultur Etxea, saio teorikoa: mendi-ibilaldiak prestatzeko gomendioak eta app erabilgarriak, 18:00–20:00.
  • Maiatzak 7, Mendia eta segurtasuna, naturarekin arduraz jokatu (2. saioa), Tomasene Kultur Etxea, saio teoriko-praktikoa: lehen sorospenak naturguneetan, 18:00–20:00.
  • Maiatzak 10, Mendia eta segurtasuna, naturarekin arduraz jokatu (3. saioa), irteera Herreratik (Euskotren), ibilaldi praktikoa Mendiolara, 5 ordu, 09:00–14:00.
  • Maiatzak 8, Pasaiako Badiara itzulia, irteera Herreratik (Euskotren), Mikel Ubillosekin, 14 kilometroko ibilbidea, desnibelik gabe, 4 ordu, 09:00.
  • Maiatzak 12, La Anunciata Ikerketa Mintegiko ikasleen hitzaldia (DBH), Tomasene Kultur Etxea, Azterkosta eta Akuaponiari buruzko proiektuak, 18:30–19:30.
  • Maiatzak 15, Ategorrietako mintegietako parkea, irteera Larrotxene Kultur Etxetik, ingurune historikoa ezagutzeko ibilaldia, 2 ordu, 09:30.
  • Maiatzak 20, La Anunciata Ikerketa Mintegiko ikasleen hitzaldia (Batxilergoa), Tomasene Kultur Etxea, liztor asiatikoaren eta uraren inguruko proiektuak, 18:30–19:30.
  • Maiatzak 22, Gaintxurizketa – Beloagako gaztelua – Arragua, irteera Herrera (08:30) eta Gaintxurizketa (08:55), 11 kilometroko ibilbidea, 3,5 ordu, 08:30.
  • Maiatzak 26, El Faro de las orcas (zinema), Tomasene Kultur Etxea, Gerardo Olivaresen filma, 18:00.
  • Ekainak 5, Basografia, Tomasene Kultur Etxea, hitzaldia Egoitz Arruti natur argazkilariaren eskutik, 18:30–19:30.
  • Ekainak 5, Herrera – Ulia, irteera Herreratik (Euskotren), Mikel Ubillosekin, 10 kilometroko ibilbidea, 3,5 ordu, 09:00.
  • Ekainak 12, Ertzak, Larres parkea (Tomasene K.E. ondoan), soinuzko performancea Inko Martín, Saioa Royo eta Mikel Cerezoren eskutik, 19:00.