Web mapa
Hizkuntzak

2022ko Literaktum Txikiak iaz oso arrakastatsua izan zen ilustrazio lehiaketa hartuko du aurten ere.

Txano eta Oskar

6 - 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ilustrazio lehiaketak oraingoan Txano eta Oscarren  abenturak izango ditu ardatz. Parte hartzaileek abentura horien inguruko marrazki libre eta pertsonala egin beharko dute.

Marrazkia egiteko inprimakia hemen deskarga daiteke, oinarriekin batera, eta Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan  aurkeztu behar da azaroaren 2tik 15era. 

Jasotako marrazki guztien artetik sei sarituko dira, eta sari banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da,  Udal Liburutegi Nagusiko San Jerónimo Aretoan, 12:30ean. Bertan, Julio Santos eta Patricia Pérez, Txano eta Oscarren abenturen idazlea eta ilustratzailea, ezagutzeko aukera izango da.