Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

2022ko Fanzineen Gerra

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 28a eta azaroaren 4a bitartean.

Izena emateko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte. Gehienez 6 taldek parte hartuko dute. Bi hautaketa-irizpide biltzen dira: lehena, aurretik inoiz parte hartu ez izana gerran eta, bigarrena, inskripzio-ordena.

Oinarriak
Inskripzioa: [email protected]