Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
XXVIII. dFERIA: balantzea
2022ko dFERIAk orain arteko edizioen errekorrak hausteko zorian izan da. Gainera, pandemia aurreko normaltasunera hurbildu delako sentipenarekin itxi du aurtengo edizioa.
-
Izaskun Igoak irabazi du V. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Izaskun Igoa Jaimerena (Ziga, Baztan, 1995) da Hotza bazkatzen lanagatik.
-
Igor Salutregi 'Azken partida' egitasmoarekin, Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioaren irabazlea
Igor Salutregik irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioa Azken partida film laburraren proiektuarekin.
-
Maialen Berasategi Catalanen argitalpenaren aurkezpena
Donostia Kultura IV. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Maialen Berasategi Catalanen Eskuan beti zerbait.
-
Maialen Berasategik irabazi du IV. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 25, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren laugarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Aurtengo saritua Maialen Berasategi Catalán (Gasteiz, 1989) da.
-
Lizar Begoñaren "Aro beilegia" lanaren aurkezpena
Gaur, uztailak 9, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Lizar Begoña Madariaga idazlearen Aro beilegia.
-
Loiola Apain: zazpi mural auzoan
2019ko Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaiotako kaleko arte topaketa da Loiola Apain eta helburu nagusia du artearen bidez auzoko hainbat gune balioan jartzea. Bertako eta nazioarteko hainbat artistak muralak egin dituzte Loiolako eraikin eta bazter batzuetan.
-
Gorka Salcesen "Iraganaren izterrak" lanaren aurkezpena
Gaur, ekainak 12, idazle gazteei zuzendutako II. Donostia Kultura Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Gorka Salces Alcalde idazlearen Iraganaren izterrak.
-
Estibaliz Martinez Diaz de Ceriok irabazi du I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Gaur, martxoak 21, Poesiaren Munduko Eguna dela aprobetxatuz, idazle gazteei zuzendutako I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren saria emango zaio Estibaliz Martinez de Cerio poeta gazteari Poesialdia barruan. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da, Konstituzio plazako Udal Liburutegi Nagusiko bigarren solairuan, Mandasko Dukearen aretoan.
