Hizkuntzak
"Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa" erakusketa irekita Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 13ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).
Álvaro Herranzek (Bartzelona, 1988) beti izan du mitoekiko eta kondairekiko erakarpen handia eta, zehazki, mitoetan agertzen diren kreaturekiko. Fuego Fatuo Art izenpean, urteak daramatza izaki horiek gorpuzten, Madrilgo bere estudio txikian artikulatutako eskultura eta panpina itxura emanda.
Bere eskulturen eta haien argazkien bidez, Álvarok dimentsio errealista eta sinesgarria ematen die bere izakiei, sense of wonder edo zentzu zoragarri bat aditzera emanda, zeinaren bidez ikusleak, une batez, errealitatearen eta fikzioaren arteko lerro mehea gaindi dezakeen, fantasia benetakoa dela sinetsi eta horretan jolasean aritzeko.
Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketak eskultura eta argazki sorta bat aurkezten digu, hainbat lekutako mitologietakoak, euskal mendietatik hasi eta Japoniako itsasoetaraino.