Web mapa
Hizkuntzak

Arte eszenikoetako profesionaleei zuzendutako dozena bat jarduera antolatu ditu Feriak, progromatzaileak, konpainiak, kultur eragileak, banatzaileak...zuzenduak. 

dFERIA Negozio Foroa San Telmo Museoan

dFERIAren izaera batez ere profesionala dela ikusten da, batetik sektoreari zuzendutako jarduera-programa zabalaren bidez eta bestetik jarduera horiek duten harrera bikainarengatik. 2023ko edizioan, ahalegin handia egin da Europara esportatzeko, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailarekin lankidetzan, eta, gainera, proposamenak zabaldu dira: prestakuntza, gaikako hitzaldiak, arrakasta kasuen aurkezpenak, eta topaketa formala eta informala egiteko guneak eskaintzen dira.

2022an dFERIAtik igaro ziren konpainiek milioi bat euro inguru fakturatu zuten 240 funtzio salduta (horietatik 100 urte horretan bertan eta beste 140 datozen urteetarako konprometituta). 

Arte eszenikoetako profesionaleei zuzendutako jarduera hauek martxoaren 9a eta 16a bitartean burutuko dira, eta San Telmo Museoko Amable Arias banbalinetan (otsailak 18-maiatzak 28) erakusketarekin osatzen da.

Informazio gehiago: dFERIA