Web mapa
Hizkuntzak

Aurten, Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi pelikulen eskaintza luzatzen da. Pelikulen gaia lantzeko gida didaktikoak ere banatuko dira.

Gabi, 8 urtetik 13 urtera
Gabi, 8 urtetik 13 urtera

Aurten proiekzio presentziala berreskuratuko da eskainitako saio guztientzat. Hauek Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 20tik 28ra goizeko 10:00etan.

Eskaintza doakoa da eta www.donostia.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 15era arte.

Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu. Proiekzioak ikusi aurretik eta ondoren haur eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da helburua.

Filmak:

  • Yoko oporretan (61 min) Euskaraz

Adina: 4-7 urte
Sinopsia: Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko?
Trailerra

  • Trash (88 min) Euskaraz

Adina: 8-11 urte
Sinopsia: Kaxak, botilak, ontziak ... bertan behera uzten ditugu kalean, dendetan edo zubi azpietan. Eta ez ditugu gehiagotan gogoratzen. Slim puskatutako kartoi kaxa bat da, eta azokan bizi da bere adiskide Bubbles kola-freskagarriarekin eta beste lagun batzuekin. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dute: dena xurgatzen duten garbiketa-makinei iskin egitea. Gau batean, ordea, Spark kutxa txiki bezain berezia azalduko da, eta Slimen bizimodua goitik behera aldatuko du. Abentura dibertigarrietan murgilduta, kutxatxoa Slimi zerbait gogorarazten saiatuko da: batentzat zaborra dena, beste batentzat altxorra izan daiteke.
Trailerra

  • Gabi (60 min) Euskaraz

Adina: 12 urtetik gora
Sinopsia: Gabik Gabi baino ez du izan nahi. Asmo erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Gabi desberdin sentitzen da. 8 urte ditu, eta orain arte gauzak argi eta garbi esatea ez da inoiz arazo izan harentzat. Familia herri txiki batera bizitzera joaten denean, ordea, eta nerabezaroa azaltzean, gauzak aldatu egiten dira.
Trailerra

Inskripzioa

Informazio gehiago: 943 48 33 12 / [email protected]