Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

Jaialdia bigarren astean sartzen da interes handiko hitzorduekin.

Héctor Abad_Ernest

Gaur, astelehena, 19:00etan, Isaac Rosa sevillarrak Karmele Jaiorekin hitz egingo du Tabakalerako Kutxa Kultur Klubaren aretoan. Ordu berean baina San Jeronimo aretoan, Miren Gorrotxategi azpeitiarra Joanes Urkixorekin elkartuko da, 33 ezkil izeneko bere eleberrian oinarritutako Hil kanpaiak (2020) filmaren gidoilariarekin.

Bihar, asteartea, Ernest Lluch K.E.-n Hector Abad Faciolince kolonbiarrak Leire Palacios kazetariarekin hitz egingo du pantailara eramandako bere bi eleberriei buruz. Gainera, Pio Baroja Nessi idazlearen jaiotzaren 150. urteurrena dela eta erakusketa bat zabalduko da kultur etxean. Bertan, haren liburuetako pasarte batzuk elkarturik agertzen dira bera bizi izandako edo bere liburuetan jasotako tokien gaur egungo argazkiekin; gainera, haren liburuen lehen edizioetako batzuk ere ikusgai daude. Pio Baroja: literatur postalak erakusketa azaroaren 22tik urtarrilaren 28ra egongo da ikusgai

Asteartean ere eta San Jerónimo aretoan , Juan San Martin eibartarraren jaiotzaren mendeurrenean, Oier San Martin semeak eta Elixabete Garmendiak literaturarekin izan zuen harremana nabarmenduko dute, euskal literaturaren bultzatzaile eta idazle gisa. Gainera, asteazkenean, Katixa Agirrek Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean liburua aurkeztuko du. Ruth Pérez de Anuzitak elkarrizketatuko du idazlea Tabakalerako zinema aretoan.