Hizkuntzak
Albisteak
-
Bermeo nagusitu da Gizonezkoen sailkatze-estropadan
Bermeoko eskifaiak 21:01,40ko denboran gelditu du erlojupekoa eta, horrela, garaipena lortu du gaur arratsaldean Kontxako uretan jokatu den gizonezkoen sailkatze estropadan.
-
Oriok denborarik onena Emakumezkoen sailkatze-estropadan
Orio Orialkiko tripulazioak 11:42,60ko denbora egin du, eta Kontxako badiako uretan gaur arratsaldean jokatu den Emakumezkoen sailkatze-estropadan garaile atera da.
-
2025eko Kontxako Bandera aurkeztu da
Donostiako alkateak, Eneko Goia Lasok, ADEGIko zuzendari nagusi José Miguel Ayerza Mendibururekin eta Euskadiko Kirol Portua - EKPko zuzendari nagusi Edurne Egaña Manterolarekin batera, 2025 Kontxako Banderaren edizioa aurkeztu du gaur goizean, udaletxeko Udalbatza Aretoan.
-
2025eko Donostiako Estropadetako sarreren salmenta
2025eko Donostiako Estropadetako sarrerak eguerdiko 12:30ean jarriko dira salgai; bai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) bai irailaren 7 eta 14ko jardunaldietarako.
-
2025eko Igeldoko Harria Mikel Lopetegi "Urra"rentzat
Mikel Lopetegi Guereca "Urra" berriz ere txapeldun izan da Igeldoko Harria proban, 18 jasoaldi egin ostean gaur arratsaldean Trinitate plazan.
